2020(e)ko otsailaren 03(a) 20:00

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin dio Japoniako enbaxadoreari

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Unai Rementeria eta Kenji Hiramatsu Japoniako enbaxadorea

Gaur arratsaldean, Foru Jauregian, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin dio Kenji Hiramatsu Japoniako enbaxadoreari; harekin batera, Daisuke Yoshikawa enbaxadako lehen idazkaria izan da.

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak eta Koldo Atxutegi Bizkaia Erakargune Bihurtzeko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute topaketa honetan, non aukera izan duten Bizkaiari eta Japoniari buruzko hainbat arlotako informazioa trukatzeko, bestak beste, arlo ekonomikoari buruzkoa.


Argazkiak