2020(e)ko urtarrilaren 23(a) 14:30

Aldundiak “Banbalina arteko lanbideak” antzerkiari lotutako enplegu-prestakuntza programaren bigarren edizioa bultzatu du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Guztira 16 emakumek bost hilabeteko lan-kontratua dute eta eszenako jantzietan, ile-apainketan eta makillajean praktikak eta prestakuntza jasotzen ari dira. Foru programa Pabellón 6rekin lankidetzan garatzen da eta, lehenengo edizioan, parte hartzaileen % 80aren lan-egoera hobetzea lortu zuen.

Laespada eta Barea.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak antzerkiaren munduko lan-aukerei lotutako enplegu- eta prestakuntza-programaren bigarren edizioa bultzatu du, "Banbalina arteko lanbideak" deritzona.

Teresa Laespadak, sail honetako foru diputatu arduradunak, bisita egin die gaur bigarren edizio honetako ikasleei, Pabellón 6ren arduradunetako bat den Ramón Barea aktore eta zuzendariarekin batera, erakunde hori delako foru programa hau garatzen ari dena.

16 emakume ari dira gaur egun ekimen horretan parte hartzen eta, horri esker, bost hilabeteko lan-kontratua sinatu ahal izan dute, bai eta antzerkiari lotutako lanbideen inguruko praktikak eta prestakuntza jaso ere, hala nola eszenako jantziak, ile-apainketa eta makillajea (tutoretzapeko jarduerak, masterclassak, benetako muntaietan parte hartzea…). 16 emakumeetatik bost 30 urtetik beherakoak dira eta beste zazpi 44 urtetik gorakoak.

Ikasle horiek irakasleen tutoretzapean jarduten dute une oro, hain zuzen ere Betitxe Saitua,  eszenako jantzien diziplinako arduradunarena, eta Alicia Suárez, Lola López eta Iciar Arrietarena, ile-apainketa eta makillaje ikastaroko buru direnenak. Zati hau, nagusiki, Pabellón 6ren instalazioetan garatzen da, baina beste antzoki eta ikuskizun areto batzuk ezagutzeko aukera izango dute.

Bost hilabeteko lan-kontratua duen fase honek jarraipena ematen dio aurretiazko prestakuntza-kontratu bati; aurretiazko prestakuntza  horretan autoenpleguari, berdintasunari edo sormenari buruzko edukiak jaso ahal izan dituzte, Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren - Dema - eta aipatutako Pabellón 6ren  esku hartzeari esker.

Iaz egin zen 'Banbalina arteko lanbideak' programaren lehen edizioan zazpi gaztek parte hartu zuten (bost emakume eta bi gizon), eta haien lan-egoerak hobera egin zuen kasuen % 80an. Gainera, muntaia zehatzetan, iazko maiatzean antzeztu zen Pabellón 6ren  Gazte Konpainiaren '¿Qué fue de Ana García?' antzezlanaren eszenografia eta maskarak egin zituzten; irailean antzeztutako Ramón Barearen 'Ay Carmela' antzezlanaren eszenografia garatu zuten eta praktikak egin zituzten Arriaga Antzokian Calixto Bieitok zuzendutako 'Mendi mediyan' produkzioan.


Argazkiak