2020(e)ko urtarrilaren 16(a) 15:00

Bizkaiak 9.237,3 milioi euro bildu ditu 2019an; hau da, iaz baino % 4,5 gehiago

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Aldundien artean egindako barne-egokitzapenak zenbatetsita, 2019an bilketaren hazkundea % 3,3 jaitsi da. Egokitzapen horietan, hain zuzen ere, Bizkaiak 1.242,2 milioi euro ordaindu dizkie Araba eta Gipuzkoari. Zerga nagusien artean, PFEZaren ziozko bilketa % 7,6 igo da; BEZaren ziozkoa % 4; eta Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren ziozkoa % 14. Sozietateen gaineko Zergaren ondoriozko ekarpena 2018an baino % 17,5 baxuagoa izan da.

Bizkaiko Foru Ogasunak 2019ko ekitaldi osoan guztira 9.237,3 milioi euro bildu zituen; hau da, 400,3 milioi euro eta % 4,5 gehiago, 2018an bildutako 8.837 milioi euroen aldean.

Bildutako zenbateko guztiaren artean, Bizkaiak 1242,2 milioi euro erabili ditu aldundien artean barne-egokitzapenak egiteko: 281,4 milioi euro ordaindu dizkio Arabari eta 960,7 miloi euro Gipuzkoari. Beste lurraldeei ordaindutako zenbatekoa % 13,2 igo da, 2018ko datuekin alderatuta (145,3 milioi gehiago). Banaketa horretan, hiru foru-ogasunek BEZaren eta Zerga Berezien zioz bildutako zenbateko guztiak bete egin du Aldundi bakoitzaren ekarpen-koefizientea. Hala, BEZaren egokitzapenean, Bizkaiak 677 milioi euro ordaindu dizkie Gipuzkoa eta Arabari, eta Zerga Berezien egokitzapenean, aldiz, beste 565,2 milioi euro.

Barne-egokitzapenen ordainketa hori kenduta, Bizkaiko bilketa garbia 2019an 7.995,1 milioi eurokoa izan da; hau da, 2018an baino 255 milioi euro altuagoa. Ondorioz, % 3,3ko hazkundea egon da. Zenbateko hori bilketaren urteko aurrekontua baino % 1,6 hobea da, azken hori 7.868,3 milioi eurotan ezarri baitzen.

Bizkaian zuzeneko zergen ziozko bilketa 3.919,6 milioi eurora igo da; hots, % 1,5 altuagoa da aurreko ekitaldiko datuen aldean. Kontzeptu nagusien artean, PFEZek 2.970,9 milioi euroko ekarpena egin du. Ondorioz, guztira % 7,6 igo da. Nabarmentzekoa da lan-atxikipenak % 7,4 igo direla. Sozietateen gaineko Zergak 754,5 milioi euroko ekarpena utzi du, hau da, 160 milioi euro gutxiagoko ekarpena (-% 17,5), batez ere bilakaera negatiboa izan dutelako bai kapital higigarriaren etekinen ziozko atxikipenek (20,7 milioi), bai zergaren kuota diferentzialak. Azken hori 624,5 milioi eurokoa izan da, 2018ko 758,3 milioi euroen aldean.

Zuzeneko zergetan, barne-egokitzapenak kenduta, 3.024,9 milioi euro eskuratu dira; hau da, 2018an baino % 4,3 gehiago.  Kudeaketa propioaren ziozko BEZa % 4 igo da, 2.758,8 milioi eurora arte, eta zerga berezien artean, Hidrokarburoena % 14 igo da, 743,9 milioi euroko ekarpena tartean; tabako-laboreen ziozkoa, bestetik, % 1,5 igo da eta alkoholarena % 25,2. Bestalde, elektrizitatea % 5,4 jaitsi da, eta garagardoa % 37,2.

Azkenik, tasen eta beste diru-sarrera batzuen zioz 66,4 milioi euroko ekarpena egon da; hots, 2018an baino milioi bat gehiago.

Kudeaketa Propioaren ziozko Zerga Itunduen bilketari, guztira, BEZaren eta Zerga Berezien ondorioz Estatuarekin egin diren egokitzapenak gehitu zaizkio. BEZaren egokitzapenean, Bizkaian 957,2 milioi euro jaso dira (2018an baino 62,7 milioi gehiago), eta zerga berezien egokitzapenean 153 milioi ordaindu dira (2018an baino 0,9 milioi gehiago).