2019(e)ko abenduaren 13(a) 14:00

Enpleguko politika aktiboen etorkizuna izan da eztabaida eta hausnarketarako Gizartegune jardunaldiaren gai nagusia

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enpleguaren munduko Bizkaiko elkarteen, erakundeen, entitateen eta instituzioen ehun bat ordezkari bildu dira bertan.

XV. Gizartegune.

Laespada: «Ziurgabetasunaren ondorioz, errezeta zaharrak ez dira nahikoak»

Enplegu-politika aktiboen etorkizuna izan da eztabaida eta hausnarketarako Gizarteguneko beste jardunaldi baten gai nagusia. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Saila arduratu da jardunaldia antolatzeaz, eta enpleguaren munduko Bizkaiko elkarteen, organizazioen, entitateen eta erakundeen ehun bat ordezkari bildu dira bertan.

Hamabosgarren Gizartegune honetan, Santa María la Real del Patrimonio Histórico Fundazioko Enplegu eta Ekintzailetza Arloko zuzendaria den Álvaro Retortillok hartu du parte, eta enplegu-politikak berrabiarazteari buruz hitz egin du. Jardunaldia world-kafea metodologiari jarraikiz antolatu da, proposamenak eztabaidatzeko eta hausnarketarako mahaiekin.

Topaketa abiaraztean, aipatutako Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Saileko arduraduna den Teresa Laespada diputatuak nabarmendu du kalitate oneko enpleguaren aldeko apustua egin beharra dagoela, batik bat, errezeta zaharrak nahikoak ez diren gaur egungo ziurgabetasun egoera honetan; izan ere, globalizazioaren eta aurrerapen teknologikoaren ondorioz azken 150 urteetan gure gizartea eraikitzeko erabili ditugun ziurtasun batzuk desegin dira.

Testuinguru honetan, geure buruari galdera batzuk egin behar dizkiogula adierazi du: Zenbat enplegu suntsituko da?, zein dira enplegu berriak, horrelakorik baldin badago?. Horretarako, robotizazioa, automatizazioa eta adimen artifiziala izango dira gakoak.

Berdintasun eza hazi da, lan-eskaeretarako gehiago eta hobeto prestatuta daudenen eta baztertuta dauden zein bizirauteko lan prekarioak onartu behar dituztenen arteko arrakala. Alabaina, badaude oso teknologizatuta dagoen merkatu global batean mugitzen direnak eta tokiko merkatuan mugitzen direnak, gertukoa zaintzen dutenak. Teknologia berriak ezarri eta aurrera egin ahala eta arrakalak handitzen joan ahala, joera horiek areagotzeko arriskua dago, gehitu du.

Bestalde, gaur jardunaldian azaldu diren hausnarketak eta ikuspegiak biltzeko konpromisoa erakutsi du, deitutako pertsona eta entitateen eskarmentuaren eta jakintzaren emaitza direnak.


Argazkiak