2019(e)ko abenduaren 06(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 53 plaza onetsi ditu enplegu publikoaren 2019ko eskaintzaren bigarren faserako

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Guztira, 171 dira aurten onetsi diren plazak; izan ere, apirilean beste 118 onetsi ziren, aurtengo enplegu publikoaren eskaintzaren lehenengo fasean.

Bizkaiko Foru Aldundiak enplegu publikoaren 2019ko eskaintzaren bigarren fasea onetsi du; guztira, 53 plaza, honela banatzen direnak: suhiltzaileen zerbitzuko 15 kabo, administrazio orokorreko teknikari 1, arkitekto 1, 7 finantza-ikuskatzaile, 2 mediku, albaitari 1, 3 arkitekto tekniko, 8 zerga-ikuskatzaileorde, kudeaketa administratibo finantzarioko 7 teknikari ertain, suhiltzaileen zerbitzuko 3 ikuskatzaileorde, berdintasunerako goi-mailako 2 teknikari ertain, herritarren eskubideak sustatzeko 2 teknikari ertain eta zelatari 1.

Enplegu publikoaren 2019ko eskaintzaren bigarren fase honetan deitutako plaza-kopurua bat dator birjarpen-tasak ezarritako legezko mugekin. Sartzen diren funtzionario berriak arlo horietan dauden plaza hutsak beteko dituzte. Xedea da zerbitzu publikoa hobetzea, eta zerbitzu gehiago eskaintzea.

Gobernu Kontseiluak onetsitako 53 plazak apirilean —enplegu publikoaren 2019ko eskaintzaren lehenengo fasean— onetsitako 118 plazei gehitu behar zaizkie. Orduan, plaza hauek onetsi ziren: kudeaketa administratibo finantzarioko 34 teknikari ertain, 15 zelatari, administrazio orokorreko 14 teknikari, 9 ekonomialari, 8 industria-ingeniari tekniko, 6 arkitekto tekniko, 5 mediku, berdintasunerako goi-mailako 4 teknikari, ingurumeneko goi-mailako 3 teknikari, topografiako 3 ingeniari tekniko, 2 arkitekto, 2 albaitari, liburutegiko 2 teknikari, kultura-proiektuak zuzentzeko 2 teknikari, erizaintzako 2 diplomadun, mantentze-lanetako 2 laguntzaile, barazkigintza eta frutagintzako 2 laguntzaile, industria-ingeniari 1, agiritegiko teknikari 1 eta katalogazioko teknikari ertain 1. Lehenengo fase horretan, mantentze-lanetako laguntzaileen eta industria-ingeniarien plazetarako deialdiak eginda daude dagoeneko. Urtea amaitu aurretik, beste hauek deialdian egingo dira: medikuak (7), ekonomialariak (9), arkitektoak (3), albaitariak (3) eta ingurumeneko goi mailako teknikariak (3). Enplegu publikoaren 2019ko eskaintza osatzen duten gainerako plazen deialdiak 2020. urtean egingo dira.

Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak irmo jarraitzen du bere egitura sendotzeko apustuarekin, berdintasun-printzipio eta kalitate-estandarrak beteta. Gainera, eskaintzak, lanaren ikuspegitik, aukera emango du plantilla gaztetu eta egonkortzeko eta kalitateko enplegu publiko iraunkorra bermatzeko.


Bideoak


Audioak