2019(e)ko abenduaren 04(a) 13:00

Aldundiak Millennials-ren edizio berria jarri du abian, gazteak eta enpresak hurbiltzen dituena enplegagarritasuna hobetzeko asmoz

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Lehen edizioko laneratzeak % 70era iritsi dira. Proiektuak bi beka-fase ditu enpresetan, guztira zortzi hilabeteko iraupenarekin.

Millennials.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak (DEMA, Enplegu eta Ekintzailetza Agentziaren bitartez) 'Millennials' programaren bigarren edizioa jarri du abian, enpresen eta gazteen munduen arteko hurbilketa bultzatzeko gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Bigarren edizio hau, Teresa Laespada Sail horretako diputatu arduradunak aurkeztu duena, aste honetatik aurrera ari da garatzen EHU/UPV unibertsitatea, Euskalit eta Mondragon Unibertsitatea-ren lankidetzarekin, eta zortzi hilabeteko iraupena izango du.

Laespadak azaldu duenez enplegagarritasuna sustatzeko programa berritzailea da eta kualifikazioa duten gazteengan jartzen du arreta; izan ere, gazte horiek enplegua aktiboki bilatzen ari dira, aurreko belaunaldiekin alderatuta oso desberdinak eta bereziak diren motibazio eta konpetentziekin.

Programan, bere bigarren edizio honetan, azaroaren 8an hasi ziren praktikak eta horien protagonistak EHU/UPV eta Mondragon Unibertsitateko 15 pertsona dira.

  • Kazetaritzako 3.
  • Soziologiako 2.
  • Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoko 2.
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza-Marketineko 1.
  • Marketineko 1.
  • Enpresen Administrazioko 1.
  • Publizitatea eta Harreman Publikoetako 1.
  • Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntzako 3.
  • Espezialitate ekonomikoko Zuzenbideko 1.

Guztira, 9 emakume eta 6 gizon.

Beste alde batetik, hainbat sektoretako enpresa eta erakundeek parte hartzen dute: Gorabide, Gariza Produkzioak (Azurmendi), BCAM, Bizitegi, Gizakia, Histocell, Lantegi Batuak, Parke eta Axa.

Programa zortzi hilabetez garatzen da, bi fase oso desberdinekin eta beti laguntza eta aholkularitza profesionalarekin.

Lehen fasean (urtarrilaren amaierara arte iraungo du), coach enpresak deitu dugun horretan finkatzen da gazteen jarduera. Fase honetan, astean gehienez 20 orduko jarduerarekin, bigarren fasean sartzeko prestatzen dira, erronka-enpresak deitu ditugun enpresetako batean garatuko den ekintza-proposamen zehatz batekin. Lehen fase honetan gazteek hilean 400 euroko ekarpena jasoko dute.

Bigarren fasean, otsailetik aurrera eta bost hilabetez, aurrez landutako proposamena garatuko dute integratuko diren erronka-enpresan. Ordutegia, kasu honetan ere, astean gehienez 20 ordukoa izango da, eta hilean gazte bakoitzak 500 euro jasoko ditu.


Argazkiak