2019(e)ko urriaren 16(a) 12:37

Ahaldun Nagusia Sestaoko Lantegi Batuak-en zentro berri baten inaugurazioan izan da; zentroa elektronikan espezializatuta dago

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Zentroan 4,3 milioi euroko inbertsioa egin da eta horietatik milioi erdi Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du; tailer berriak 100 lanpostu baino gehiago sortuko ditu ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Lantegi batuari bisita

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia Lantegi Batuaken  Sestaoko zentro berriaren inaugurazioan izan da gaur goizean. Ezkerraldean bizi diren 100 ezgaiturentzako lan aukerak sortzea aurreikusten du zentro berriak. Gaur egun 80 pertsonak egiten dute lan zentroan, batez ere ekipamendu elektronikoko, kableatuko eta zirkuitu elektronikoen fabrikazioko ondasunak mihiztatzen; halaber, tailerrean energiaren sektoreko balio-kate osorako produktuak eta soluzioak egiten dira, sorkuntza, banaketa elektrikoa eta energia berriztagarrien arloetako - eolikoa eta fotovoltaikoa - ekipamenduak eta  baita sare adimendunak ere.

Zentro berriaren inbertsio orokorra, lursailaren erosketa, eraikuntza eta ekipamendua barne, 4 milioi eurotik gorakoa izan da, eta horietatik 500.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak eman ditu.

Foru Erakundeak eta Lantegi Batuakek 30 urte baino gehiago daramatzate ezgaitasuna duten pertsonentzako Zerbitzua Okupazionala ematen. Lantegi Batuak erakundeak 825 lanpostu okupazional kudeatzen ditu, foru erantzukizuneko gizarte zerbitzu horrek eskaintzen dituen 1.300 inguru plazetatik.


Argazkiak


Bideoak


Audioak