2019(e)ko irailaren 15(a) 10:00

Ireki da zergen arloko hezkuntza-moduluan inskripzioa egiteko epea

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Bizkaiko 63 ikastetxek baieztatu dute aurtengo ikasturtean programa irakatsiko dutela; programa horretan ikasleek zergen, zergen destinoaren eta zerga-iruzurraren aurkako borrokaren arloko edukiak lantzen dituzte. Iazko ikasturtean 78 ikastetxe izan ziren modulua irakatsi zutenak eta 2017-18 ikasturtean abian jarri zenetik DBH, Batxiler edo LHko 5.000 ikasle bizkaitar baino gehiago izan dira programa honetan esku hartu dutenak.

Ikasturtea hasi berri denean Bizkaiko  63 ikastetxek baieztatu egin dute Ekonomia eta Zergak Programan esku hartuko dutela; programa honetan DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek  ekonomia,  zergen euskal sistema, zergen destinoa eta zerga-iruzurraren moduko gaiei buruzko oinarrizko ezagutzak  jasotzen dituzte. Dena dela, aurreko urteetan bezala interesa duten ikastetxeek ikasturtean zehar egin dezakete bat programarekin gaia irakastea  ikastola, eskola edo institutu bakoitzeko zuzendaritzaren borondatezko erabakia delako. Bizkaiko Foru Ogasunaren helburua inskribatuko direnak 94 ikastetxe izatea lortzea da.

Ikasturte hau hirugarrena da foru ogasunek eta Hezkuntza Sailak modulua irakasteko aukera ematen dietena ikastetxeei: aurreko bi ikasturteetan 5.000 ikasle bizkaitar baino gehiago izan dira parte hartu dutenak; aldi berean,  programak aukera ematen du Foru Ogasunaren egoitza bisitatzeko eta bertan ikuskatzailetzako pertsonalak egiten duen lana azaltzen die ikasgelan eskuratutako ezagutzetan sakonduz.

Ikastetxeak eurak dira modulua zein maila, hizkuntza eta ikasgaitan emango den erabakitzen dutenak, eta baita programa garatzeko erabiliko dituzten eskola-orduak ere. Horretarako hiru ibilbide desberdin dituzte: murriztua, lau orduko iraupena duena eta aurkezpen multimedia bat eta irakatsi diren edukiei buruzko jokoa dituena; beste ibilbideak osoa, zazpi ordukoa, eta zabaldua dira, hamar ordukoa, eta  oinarrizkoak dituen edukiak ez ezik ikasleek sozietate baten baliabideak kudeatzeko simuladore bat dauka.

Zerga-iruzurraren aurkako borroka planaren  neurrietako bat da

Hezkuntza-programa honen eskaintza Bizkaiko Foru Aldundiaren zerga-iruzurraren aurkako borroka planaren neurrietako bat da eta prebentzioaren arloko jarduketa  moduan dago ezarrita, gizartearen iruzurraren aurkako kontzientzia indartzeko balio duelako. Hezkuntza-moduluan biltzen diren edukien bitartez ikasleek ondasun eta zerbitzu publikoak identifikatzen dituzte  eta nola finantzatzen diren ezagutzen dute eta hala sarrera nola gastu publikoak aberastasuna berriz banatzeko metodoak direla eta, ondorioz, gizarte demokratiko baten justizia, ekitate eta solidaritate baloreak betearazteko balio  dutela ulertzen  dute.

Iazko ikasturtean, 2018-2019, 78 izan ziren Ekonomia eta Zergak Programa  irakatsi zuten ikastetxeak. Hamar ikastetxetik seitan (48 ikastetxe) modulua euskaraz irakatsi zen, 17tan  gaztelaniaz  eta hamahirutan bi hizkuntzak konbinatu zituzten. Hautatu zituzten ibilbideei dagokienez 45 ikastetxeren kasuan lau orduko programa hautatu zuten, 23tan zazpi ordukoa eta  bederatzitan hamar ordukoa. Halaber,  ikastetxe baten ibilbide mistoa irakatsi zen.

Ikastetxe gehienek programa hau Ekonomia irakasgaiaren barruan irakastea erabaki zuten; 41 ikastetxek DBHko 4. mailan sartu zuten, hamaseik Batxilergoko 1. mailan eta hamaikak Lanbide Heziketan. Hamaika ikastetxeren kasuan programa maila baten baino gehiagotan irakatsi zen.