2019(e)ko abuztuaren 29(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 22 pertsona gazte lehen sektorean lanean hastea finantzatu du 579.000 eurorekin

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

11 emakume eta beste horrenbeste gizon dira foru erakundearen laguntzetara iritsi direnak; horien ustiategiak jarduera askori lotuta egongo dira, besteak beste haragitarako behi-azienda, barazkigintza edo fruta-arbolak. Pertsona horiek onartu egin dute euren ustiategietan instalatzeko Gaztenek prozeduran ezarri diren baldintzak betetzea; prozedura hori da Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen dena gazteak lehen sektoreko jarduerara sartzea laguntzeko eta prozeduraren tutoretza egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak 579.000 eurorekin finantzatu du  22 gazte hauen lehen sektorean sartzea; munta hori 18  eta 41 urte arteko  pertsonak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan lehenengoz instalatzeko laguntzen lineakoa da. Diru-laguntza hauen helburua ekoizteko sektorea gaztetzea sustatzea da, horretarako belaunaldien arteko txanda bultzatuz eta pertsona gazteen hasierako  ezarpena erraztuz.

Aurtengo deialdian laguntza hauen onuradunak izan dira 11 emakume eta beste horrenbeste gizon eta era askotako jarduerak egingo dituzte, besteak beste haragitarako behi-aziendaren hazkuntza (4 gizon eta 2 emakume) eta esnetarako behiak haztea (2 gizon eta 2 emakume), kiwiak landatzea (gizon 1 eta emakume 1)  edo barazkiak berotegian (3 emakume eta 2 gizon), hegazti erruleak haztea (gizon 1) ardi-azienda (emakume 1) eta mahastizaintza (gizon 1  eta emakume 1).

Laguntza hauetara iritsi ahal izateko pertsona hauek onartu behar izan dute euren  ustiategien instalazioaren prozesua Gaztenek prozeduraren bidez egitea; prozedura hori  da Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzen dena  gazteak  lehen sektoreko jarduerara sartzea laguntzeko eta prozeduraren tutoretza egiteko eta  horregatik aldez aurretik  Gaztenek 2020 Balorazio Batzordeak onetsi behar izan duen enpresa-plana aurkeztu dute.

Halaber, diru-laguntza hauen onuradunek gehienez hiru urtekoa den epe baten 150 orduko prestakuntza egiaztatu behar izan dute euren enpresa-planarekin lotuta dauden  gaietan.

Urteroko honen ordainketen zenbatekoak pertsona onuradunek jasoko duten zenbateko osoaren bi heren dira; gainerako munta enpresa-planetan zehaztu den negozioa betetzea egiaztatzen denean ordainduko da. Laguntzak guztira 20.000 euro eta 70.000 euro artekoak dira.


Bideoak


Audioak