2019(e)ko uztailaren 01(a) 11:19

Unai Rementeriak Bermeoko eta Barakaldoko alkateak hartu ditu

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Inbestiduraren ondoren, Aritz Abaroa eta Amaia del Campo izan dira Unai Rementeria ahaldun nagusiarekin bildu diren Bizkaiko lehen alkateak

Aritz Abaroa eta Unai Rementeria

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak Bermeoko alkatea eta Barakaldoko alkatea hartu ditu oraingo astelehenean Foru Jauregian. Ahaldun nagusiaren inbestiduraren ondoren, Aritz Abaroa eta Amaia del Campo izan dira berarekin bildu diren lehen alkateak.

Rementeriak, Abaroak eta Del Campok legealdiaren hasieran Aldundiarentzat eta bi udalerrientzat garrantzirik handiena edukiko duten gaiak aztertu dituzte. Bilera hauek Foru Aldundiaren eta Bizkaiko udalen arteko harreman estuen adierazgarri dira.


Argazkiak