2019(e)ko ekainaren 16(a) 09:08

Bilbo Metropolitarreko Paisaien Katalogoa egiteko partaidetza-fase berri bat hasi du Aldundiak

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

- Ekainaren 21ean eta 24an hiritarrei irekitako tailer bi egingo ditu Zazpi Kaleetako Burtsa Eraikinean. - UNESCOren “Kultur eta Ondare Paisaiak” eta “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntza” katedren partaidetza izango dute tailerretan.

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak 2018ko amaieran abian jarri zuen "Bilbo Metropolitarreko Paisaia Katalogoa eta Zehaztapenak" egiteko prozesua. Orain parte-hartzeko fase berriari ekin dio Garapen Iraunkorraren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO katedrarekin eta Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO katedrarekin, paisaia-kalitatearen helburuak, neurriak eta dokumentuaren adierazleak definitzeko xedearekin.

Paisaia-ebaluazioaren aurreko fasean zehar, otsailean herritarrekin eta udaleko teknikari eta politikariekin egindako foroei esker, proposamena gizarte-ikuspegiaren bidez osatzea ahalbidetu zion idazketa-taldeari. Aipaturiko saioetako dokumentazioa (aktak eta memoria) dagoeneko eskuragarri dago Lurralde Bizia webgunean.

Fase horretan, proposamen gisa, herritarrak eta adituak deitu dira berriro lan teknikoa osatu eta kontrastatzeko. Horretarako, bi saio ireki proposatzen dira, tailer formatuan, aipaturiko UNESCOko bi katedrekin; bertan, diziplina anitzeko elkarrizketa-bide ireki eta erreflexiboa sortu ahalko da herritarren, adituen eta erakunde publikoen artean.

Erronka gauzaturiko hurbilketa teknikoa baloratzean eta helburuak, neurriak eta adierazleak definitze aldera elkarrizketa irekitzean oinarritzen da. Paisaiaren Europako Hitzarmenean (Europako Kontseilua, 2000) ezartzen den bezala, paisaia-kalitatearen helburuen definizioan "populazioek beren inguruko paisaia-ezaugarriei dagokienez dituzten asmoen gauzatzea" barne hartu behar da.

Bi tailerrak formatu irekian egingo dira, Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean, eta arlo horretako hainbat aditu, prozesuko parte-hartzaileak eta, orokorrean, herritarrak bilduko ditu. Lehenengo tailerra ekainaren 21ean egingo da, goizez, eta Garapen Iraunkorraren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO katedra izango da bertan; horrek, ekosistemen zerbitzuen inguruan egin duen ikerkuntza-lana aurkeztuko du. Abiapuntu horrek, geroago, elkarrizketara eta Bilbo Metropolitarreko Paisaia Katalogoaren helburuak eta neurriak berriz formulatzera bideratutako dinamika parte-hartzaileak proposatzea ahalbidetuko digu.

Modu osagarrian, bigarren tailerra ekainaren 24an egingo da, arratsaldez; bertan Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO katedra ariko da, eta ondarea-paisaia binomioaren ikuspegiahartu da abiaburutzat dinamikei bidea emateko. Horiei esker, paisaia diziplina anitzeko ikuspegi batetik lantzea ahalbidetuko dute, hobekuntzen proposamen bateratu bat egiteko xedearekin.

Argibide gehiagorako: WEB Lurralde Bizia - FACEBOOK Lurralde Bizia - TWITTER Lurralde Bizia : @lurraldebizia