2019(e)ko otsailaren 19(a) 11:27

Foru Aldundiak 650.000 euro erabiliko ditu hirigintza-plangintzako tresnak idazten laguntzeko

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Aurten, lehen aldiz, udalek egoitza elektronikoz izapidetu beharko dituzte laguntza horiek. Aurrekontu-izendapena % 30 gehiago da, 2018koaren aldean.

Gobernu Kontseiluak onartu egin du 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalek hirigintza-plangintzako tresnak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dituen foru-dekretua. el Decreto foral por el que se aprueban las bases reguladoras y la convocatoria de subvenciones para la elaboración de instrumentos de planeamiento urbanístico en ayuntamientos vizcaínos de menos de 7.000 habitantes.

Aurten, berritasun gisa, izapideak egoitza elektronikoaren bidez egin beharra ezarri da. Beraz, interesa duten udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztu behar dituzte eskabidea eta agiri osagarriak.(www.ebizkaia.eus).

Dirulaguntza hauetarako bideratutako zuzkidura ekonomikoak aurreko urteetako joerari eusten dio, eta nabarmen gehitu da, hain zuzen: 2018koa baino % 30 gehiago da. Beraz, 500,000 eurotik 650.000 eurora gehitu da. Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatu Miguel Ángel Gómez Viarrek adierazi duenez, Aldundiak, hala, plangintzak Lurzoruaren Legera egokitzeko zailtasun gehien dituzten Bizkaiko udalei laguntzen jarraituko du; lagundu ere, beharrezko laguntza ekonomikoaren bidez ez ezik, aholkularitzari eta laguntza teknikoari dagokienez ere bai.

7.000 biztanle baino gutxiagoko 83 udalerrik eskuratu ahal izango dituzte laguntzok. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du inoiz ere gainditu 30.000 euroko zenbatekoa.

Aurtengo ebaluazio-irizpideei dagokienez, foru-sailak jarraitzen du klausula sozialak, ingurumen arlokoak eta bestelako politikei buruzkoak kontratatutako edo kontratatu beharreko zerbitzu-kontratuan sartzea sustatzen, puntu bat gehiago emango baitzaie halako klausulak sartu dituzten udalei.

Gainera, hirugarren urtez jarraian, udalek memorian derrigorrez zehaztu beharko dute, atal espezifiko batean, nola integratu duten edo integratuko duten genero-ikuspegia hirigintza-plangintzaren berrikuspenean.

Azkenik, adierazi behar da diru-laguntza horiek ez direla bateraezinak aurreko beste deialdi batzuetan lortutakoekin.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean irekiko da, eta 2019ko martxoaren 29an amaituko da, egun biak barne.