2018(e)ko azaroaren 24(a) 10:00

Indarkeria matxista desagerrarazteko maskulinitate berrien aldeko foru apustua nazioarteko topaketa batean aurkeztu dute

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Emakume eta gizonen artean bizikidetzako itun sozial berria eskatu du Laespadak. Nazioarteko topaketa antolatu dute Madrilen, ‘¿Y los hobres qué? El reto de incorporar a los hombres en la erradicación de la violencia contras las mujeres y en la corresponsabilidad: experiencias, estrategias y debates’ izenburupean (“Eta gizonak zer? Gizonak erantzukidetasunean eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztean txertatzeko erronka: esperientziak, estrategiak eta eztabaidak”).

.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, indarkeria matxista desagerrarazteko maskulinitate berrien aldeko foru apustua aurkeztu du gaur nazioarteko topaketa batean.

Diputatuak Madrilen antolatutako nazioarteko topaketa batean hartu du parte gaur, ‘¿Y los hobres qué? El reto de incorporar a los hombres en la erradicación de la violencia contras las mujeres y en la corresponsabilidad: experiencias, estrategias y debates’ izenburupean ("Eta gizonak zer? Gizonak erantzukidetasunean eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztean txertatzeko erronka: esperientziak, estrategiak eta eztabaidak"). Jardunaldia CEPAIM fundazioak antolatu du.

Laespadak gizonekin lan egiteko proposamen eta erronkei buruzko mahai inguru batean hartu du parte; hitza hartu dutenen artean aipa daitezke Miguel Lorente Acosta (Lege Medikuntzako irakasle titularra Granadako Unibertsitatean) eta Octavio Salazar Benítez (Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna Kordobako Unibertsitatean).

Mintzaldian gizon eta emakumeen artean bizikidetzako itun sozial berriaren aldeko apustua egin du diputatuak.

Kausa feministan gizonak gehitzeko unea iritsi da, eta hitzak nabarmenduz diot. Gizonek ere kausa honekin bat egitea nahi dut, matxismoak eskaini dizkien, eskaintzen dizkien abantailak aitortuz egitea nahi dut azaldu du.

Gainera, azaldu duenez, orain gizonek maskulinitate adeitsua, arduratsua, errespetuzkoa, parekidea eraikitzea tokatzen da, berdinen arteko harreman pertsonal eta sozialak ezarriko dituen emakume eta gizonen arteko itun sozial berria ahalbidetuko duen maskulinitatea. Geuk ere, emakumeok, emakume izanda eta, gainera, emakume izateagatik geure bizitza proiektua garatzea posible egiteko lagungarri izango dena erantsi du.

Topaketan #Soy365 ekimena ere aurkeztu da, berdintasunaren aldeko borrokan gizonen inplikazioa lortu nahi duena zaintza, eskubideei uko egin eta jardun parekideei dagokienez.


Argazkiak