2016(e)ko ekainaren 02(a) 10:59

DATORREN ASTELEHENETIK AURRERA (HILAK 6), BIZKAIBUSEK 8 KILOKO TXAKURRAK EDO TXIKIAGOAK ONARTUKO DITU, ONTZIAN BADOAZ

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Aldundiak aldatu egin du animaliak Bizkaibuseko autobusetan eramateko araudia.

Datorren astelehenetik aurrera (hilak 6), Bizkaibuseko erabiltzaileak beren maskotekin bidaiatu ahal izango dira, txakur edo katuekin, baldin eta 8 kilotik gorako pisua ez badute eta kaiola eta ontzi itxi batean badoaz. Orain arte, desgaitasuna duten pertsonek baino ez dute izan aukera animaliekin bidaiatzeko, eta beren itsu-txakurrekin edo laguntza-txakurrekin egin dute. Hala, bada, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Sailak eguneratu egin du Bizkaibusen Erabilera Arauen 16. artikulua, neurri hori gauzatu ahal izateko.

Dena den, oraindik ere ezin da bidaiatu beste maskota mota batzuekin edo animalia exotikoekin, adibidez, narrasti, armiarma edo intsektuekin. Edozelan ere, animalia garraiatzen duen erabiltzailearen ardura izango da gainerako bidaiariei ez sortzea gorabehera, kalte edo eragozpenik.

BARRUKO SEINALEAK

Araudian animaliekin garraiatzeko egin den aldaketa dagoeneko islatuta dago barruko seinaleetan, zeinak datozen egunetan jarriko diren Bizkaibuseko 330 autobusetan. Seinaleotan, gainera, zerbitzuaren erakunde-irudi berria eta azken hilabeteetan egindako beste hobekuntza batzuk sartu dira. Hobekuntzetako bat laguntza eta informazioa eskatzeko telefono berri bat da, tarifa laua edo sare sozialak (Facebook edo Twitter) erabiltzeko aukera dutenentzat doakoa izango dena: 946 125 555 telefono-zenbakia. Haren bidez, unean uneko informazioa eskatu eta lortu ahal izango da.