2015(e)ko irailaren 24(a) 20:00

FORU ALDUNDIAK BURDINAZKO BEGIRADAK ERAKUSKETA INAUGURATU DU ONDARE ARETOAN, ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN BARRUAN

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

14 argazkilariren objektiboen bitartez, burdina erretratatu eta beste balio batzuk, beste historia bat nabarmentzen dira, begirada subjektibo eta sotil batez. Burdinazko begiradak erakusketak 42 argazki jarriko ditu ikusgai Ondare Aretoan azaroaren 7ra arte.

Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatua izan da buru Ondare Aretoko erakusketa berriaren inaugurazioan. Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, gaurtik hasita, Burdinazko begiradak aurkeztu da: 14 artistak gai beraren inguruan eginiko 42 argazki.

Burdina Bizkaiko lurraldeari eta bizkaitarrei loturiko minerala da. Nonahiko, esan genezake, gure lurraldearen historian eta ohituretan, herrietan eta hirietan. Osagai gutxi ageri dira gure ondarean metal hori beste, eta gutxi daude hari hain estuki loturik. Gure lurraldean burdina hain ugari egoteak antzinatetik baldintzatu du gure historia, eta burdinaren salerosketak eta ustiapenak, berriz, gure garapen ekonomikoa eta soziala. Burdina beti ageri da gure Historian eta gure istorioetan, eta, zelan ez, Bizkaiko herritarrengan. Gure siderurgietatik irtendako burdinagaz, edo gure fabrika eta tailerretan landutakoarekin, dago eginda guren inguruko mundua. Gure lurraldea burdinagaz eginiko lurralde bat da.

Burdinazko begiradak erakusketan, argazkilaritzaren begiradaren bidez eskaintzen zaigu burdina, eta, erakusketan jasotako argazkien bitartez, burdinak beste dimentsio bat hartzen du. Erakusketan, beste balio batzuk nabarmentzen dira, beste historia bat kontatzen da, subjektiboa, sotila. Argazkilari bakoitzak modu berezi batean egiten du. Eta haien guztien bizipen artistikoek mosaiko zoragarri bat osatzen dute.

Horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak, erakusketa honen bitartez, berriro adierazi gura du bere konpromisoa gure gizartean urteotan sendo errotzea lortu duen programa batekin, gure kultura-ondarea ezagutarazten eta bere balioa erakusten oso eraginkor izatea lortu duen programa honekin.

Azaroaren 7ra arte egongo dira ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarea Aretoan 14 argazkilarion lanak.


Argazkiak


Bideoak


Audioak