Bilboko pregoilari eta exekutatzailearen betebehar-eskritura

Bilboko Udal Artxiboak, 1588 eta 1743 bitartean zazpi pregoilari eta errege-justiziaren exekutatzailerekin sinatutako betebehar-eskriturak gordetzen ditu. Horietan, hautagaiek konpromisoa hartzen zuten zenbait baldintza betetzeko, diruzko ordainsari baten truke eta herriko kartzelaren instalazioetan zegoen etxebizitza baten truke.

Pregoilariaren figura, herriko pregoiak zabaltzeko ardura zuena, bestalde, azokako plaza kontrolatzeaz eta korrejidoreak ezartzen zuen justizia gauzatzeaz arduratzen zen XVIII. mendean.

Lanbide desohoragarri bat zen; hori dela eta, ez zuten burutzen sekula bizkaitarrek. Ezagutzen ditugun hautagai guztiak Jaurerritik kanpokoak ziren. Eta, horretaz gain, ofizial horiek erabat baztertzen zituzten zenbat baldintza bete behar zituzten.