Agiritegiko nabarmenduak

Foru Agiritegian gordeta dagoena bezalako funtsen multzo bat iraganerako leiho irekia da. Dokumentu isolatu bat banaka azter daiteke eta egoera bat, arazo bat edo gure historiaren une jakin batean horri emandako irtenbide bat erakuts diezaguke. Eta dokumentu multzo bat aztertzean, ikuspegi hori zabaldu egiten da, eta izateko, pentsatzeko edo bizitzeko era bat ulertarazi diezaguke.