BIZKAIKO FORU AGIRITEGI HISTORIKOA

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren (BFAH) helburua da Bizkaiko dokumentazio historiko guztia gordetzea, zaintzea eta jendearen eskura jartzea, dokumentazio horren jatorria eta euskarria edozein direla ere; helburu hori lortzeko muga bakarra da Legeak dokumentu historikoetarako eta haien kontsulta publikorako ezarritakoa.

Agiritegia 1990. urtean eratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren funtsak bilduta; garai hartan, Gernikako Batzar Etxean, Bizkaiko Aldundiaren Agiritegian eta Aldundiaren beraren bulegoetan zeuden funts horiek. Ondoren, beste funts batzuk gehitu dira: Bizkaiko korrejidorearen, haren tenienteen eta XX. mendearen aurreko beste erakunde judizial batzuen funts judizialak, hitzarmen bidez sartzea erabaki duten lurralde historikoko udalen funtsak, sakabanaturik zeuden notario-protokolo batzuk, jatorriz Bizkaian zeuden hainbat erakunde eta enpresaren materialak eta Bizkaiko familia batzuen agiritegi batzuk.

BIZKAIKO AGIRITEGI HISTORIKO PROBINTZIALA

Informazioa ikusi Bizkaiko Agiritegi Historiko Probintziala

Agiritegiaren datuak

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoak honako zenbaki hauek ditu katalogatutako eta digitalizatutako fitxategiei dagokienez.

  • Katalogatutako dokumentuak, guztira

    1.378.102

  • Digitalizatuko dokumentuak, guztira

    101.684

  • Irudiak, guztira

    2.135.303

Agiritegiaren egitura

RTF Agiritegiaren egituraren eranskina (280 KB)

INFORMAZIOA

  • Bezeroei arreta emateko argibide berriak Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan (BFAH)
    • Hitzorduen sistema 2021ko urriaren 13tik aurrera bukatzen da, egun horretatik aurrera erabiltzaileak sartzeko ordenaren arabera onartuko dira Ikertzaileen Aretoa gehienezko edukiera lortu arte.
    • Ezarritako prebentzio neurriak mantenduko dira pandemiaren baldintzek irauten duten bitartean.
    • BFAHra sartu ahal izateko maskara batekin etortzeko betebeharra gogorarazten dizugu.
    • ORDUTEGIA
      • Negua
        • Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 20:30etara.
        • Larunbata: 09:00etatik 13.00etara.
      • Uda
        • Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 19:30etara.
  • OHARRAK
    • Aretoaren itxiera baino 15 minutu lehenago dokumentazioa eman eta irten beharko da.
    • Dokumentazio eskaera orduak:
      • 09:00etatik 14.00etara eta 15:00etatik 19.30etara (Neguan)
      • 09:00etatik 13.00etara eta 14:00etatik 18.30etara (Udan)
      • 09:00etatik 12:00etara (Larunbata)
  • ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA:
    • Neguan (Urtarrilaren 1etik ekainaren 10era eta Irailaren 12tik abenduaren 31ra, biak barne)
      • Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 20:30etara.
      • Larunbata: 09:00etatik 13.00etara.
      • Neguko ordutegian BFAHa itxita egongo den egunak:
        • Urtarrilaren 1 eta 6an
        • Apirilaren14, 15 eta 18an
        • Uztailaren 4an eta 25an
        • Irailaren 6an
        • Urriaren12an
        • Azaroaren 1an
        • Abenduaren 6, 8, 24, 25 eta 31an
      • Neguko ordutegian BFAHa itxita egongo den larunbatak:
        • Urtarrilaren 1 eta 8an
        • Apirilaren 9, 16 eta 23an
        • Irailaren 3,10 eta 17an
        • Urriaren 29an
        • Azaroaren 5an
        • Abenduaren 3, 10, 24 eta 31an
    • UDAN (Ekainaren 13tik irailaren 9ra, biak barne)
      • Astelehenetik Ostiralera: 09:00etatik 19:30etara.
      • Itxita
        • Uztailak 4 eta 25an
        • Abuztuak 15 eta 26an
      • ASTE NAGUSIA (Bertako jaia): Abuztuaren 22, 23, 24 eta 25an zabalik goizez bakarrik.
  • Sarrera: BIZKAIKO FORU AGIRITEGI HISTORIKOA (AHFB) sartzeko nortasun agiria edo balio bereko agiriren bat besterik ez da behar.
  • Agiriei buruzko informazioa: Jende orori eta erakundeei zuzendurik dago. Agiritegari buruzko informazioa (fondoak, tresna deskribatzaileak, eta abar) eskaintzen dugu eta zentrora etortzen diren pertsonei edo telefonoz, eskutitzez nahiz Internet bidez kontsultak egiten dituztenei ikerketa lanetan laguntzen diegu.
  • Kopiak
    • Fotokopia pertsona / eguneko Gehienez 20
    • Fotokopiaren prezioa:
      • 0,10 € (A4)
      • 0,15 € (A3)

      Agiritegia Prezio Publikoa (589 KB)

    • Ezin da erabili irudi grabatzailerik, argazki kamerarik, telefono mugikorrik, escanerrik Bizkaiko Foru Agiritegiko arduradunen baimenik gabe.

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa (BFAH)

María Díaz de Haroko kalea, 11 48013 BILBAO (BIZKAIA)

Autobusa
  • BIZKAIBUS: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora (BFAH A3340, A3151, A3247 (aireportua), A3 (Kale Nagusia 79 geltokia)
  • BILBOBUS: Las líneas de autobús que acercan al Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora (BFAH) son las número 26, 58, 62, A3, (parada Gran Vía 62)
  • TERMIBUS: La principal estación de autobuses de Bilbao es la de Termibús, junto a la estación intermodal de San Mamés. Se puede acceder a Termibús mediante la parada de San Mamés de Metro Bilbao, del Tranvía de Bilbao (EuskoTran) y de las líneas de Cercanías de Renfe.
Autoa

Nondik: Santander (A8) / Nondik: Donostia, Gasteiz edo Iruñea (A68 eta A8): Hiria inguratzen duen autopistatik hartu ezazu Bilbo Jesusen Bihotza sarrera. Sarbidean, Sabino Arana etorbidearen amaieran eta Jesusen Bihotza plazara iritsita eskumara jo Kale Nagusitik. Kale Nagusian eskumara bira egin María Díaz de Haro kalea sartu. Kale horretako 11. zenbakian kokatua dago.

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoak (BFAH) ez du berezko aparkalekurik bisitarientzat. Halere, inguruan badira erabil daitezkeen udal aparkaleku-plazak (parkimetro bidez ordainduta), edo Indautxu plazako eta Euskalduna Jauregiko gertuko aparkalekuak:

  • Euskalduna Jauregiko aparkalekuan ibilgailua uzteko: Sabino Arana etorbidetik jarraitu behar duzu aparkalekuaren seinalizazioa topatzen duzun arte.
  • Indautxu plazako aparkalekuan ibilgailua uzteko: Juan Garai kaletik zoaz Zabalburu plazan eskuinaldera Santimami Zumarkalea hartzeko. Indautxu plazara iritsiko zara eta plaza inguratu beharko duzu aparkalekuan sartzeko.
Metroa

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) Metro geltoki hurbilenak: Indautxu (Areilza irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana irteera).

Tranbia

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) tranbia geltoki hurbilenak:Euskalduna eta Sabino Arana.

Trena

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) aldiriko trenen geltoki hurbilenak: Autonomia (Maria Diaz Haroko kaleko irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana Luis Briñas kaleko irteera).

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa (BFAH)

María Díaz de Haroko kalea, 11 48013 BILBO (Bizkaia)

Agiritegiko nabarmenduak

Foru Agiritegian gordeta dagoena bezalako funtsen multzo bat iraganerako leiho irekia da. Dokumentu isolatu bat banaka azter daiteke eta egoera bat, arazo bat edo gure historiaren une jakin batean horri emandako irtenbide bat erakuts diezaguke. Eta dokumentu multzo bat aztertzean, ikuspegi hori zabaldu egiten da, eta izateko, pentsatzeko edo bizitzeko era bat ulertarazi diezaguke.