Bertan behera geratu da «Udalekuak 2020» programa

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek erabaki dute bertan behera uztea «Udalekuak 2020» programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. COVID-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako zazpi eta hamahiru urte bitarteko umeei 4.000 plaza eskaintzen zizkien programa hau.

Bizkaiko Foru Aldundiak «Udalekuak 2020» kanpaina uztailaren 1etik 29ra egitekoa zen. Edizio honetan, foru-erakundeak 1.360 plaza eskaintzen zizkien 7 eta 13 urte bitarteko umeei.