0 emaitza inguru

Iradokizunak:

  • Egiaztatu hitz guztiak ondo idatzita daudela.
  • Saiatu beste hitz batzuk erabiltzen.
  • Saiatu hitz orokorragoak erabiltzen.

UDALEKUAK 2020 KANPAINARAKO BERRITASUNAK

Aurten, “Udalekuak 2020” kanpainarako eskabideak online baino ezin izango dira aurkeztu, egoitza elektronikoaren bidez (ezin izango dira aurkeztu paperean). Eskabidea egin ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea: Bak, BakQ, NAN digitala edo beste ziurtagiri digital bat.

Nola

Eskabidea nahitaez aurkeztu beharko da egoitza elektronikoaren bidez.

Zer dira identifikazio elektronikoko bitartekoak eta nola lortu ahal dira?

Bitarteko elektronikoei buruzko eta halakoak lortzeko moduari buruzko informazioa lortzeko, sartu onartutako identifikaziorako bitartekoei buruzko web-orrian.

Identifikazio elektronikoko bitartekoak

  • Bak
  • BakQ
  • NAN elektronikoa
  • Beste ziurtagiri digital bat

Betekizunak

Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea.

Noiz eskatu behar dut identifikazio elektronikoko bitartekoa?

Ez badaukazu identifikatzeko bitartekorik, garrantzitsua da lehenbailehen eskatzea. Izena emateko epea zabaltzen denean beharko duzu, hau da, martxoaren erdialdean.

Martxoaren 12tik aurrera, izen emoteari buruzko argibide gehiago izateko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki hauetan aurki dezakezu.

Argibide

Udalekuak 2020 kanpaina dela-eta argitaratuko ditugun hurrengo berritasunak jasotzen dituen lehena izan nahi baduzu, egin ezazu harpidetza.