Egozpenak jasan behar dituzten bazkide partaideen datuen inportazioa

2020ko ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena errazago betetzeko, laguntza programak tresna berri bat dakar: egozpenak jasan behar dituzten bazkide partaideen datuei buruzko informazioaren inportazioa, programatik kanpoko edozein aplikaziotatik sortutako fitxategi batetik, baldin eta beraren edukia aurrerago azaltzen diren baldintzak betetzen baditu.

Horretarako, eta interesdunak beren aplikazio informatikoak egokitzen joan ahal izan daitezen, dokumentu hau prestatu da. Dokumentuak informazioa egituratzeko beharrezko ezaugarriak eta formatuak adierazten ditu, laguntza-programara inporta dadin.

Ezaugarri orokorrak

Fitxategiaren formatua

Testu-fitxategia, ASCII edo ANSI formatuan idatzita dagoena. (Besterik adierazi ezean laguntza-programak ANSI formatuan inportatuko du; ASCIIn inportatu nahi izanez gero, norberak hautatu behar du).

Nola erabili laguntza-programa

Laguntza-programak bazkide partaideen datuak inportatzeko aukera dauka. Inportazio hori egin ahal izateko, informazioa fitxategi batean grabatuta egon behar da, eta fitxategia aurrerago zehaztuko ditugun erregistroetako formatuetakoa izan behar da.

Aitorpen bat betetzen ari garenean informazio hori inportatzea erabakitzen badugu, fitxategitik datuak inportatzeko aukera hautatu behar dugu. Gero fitxategia hautatu behar dugu. Fitxategi hori eskuliburu honetako jarraibideen arabera sortuta eduki behar dugu aldez aurretik.

Datuak inportatzeko prozesua fitxategi batetik abiatzen da. Fitxategi horrek aitorpen ereduko lotutako pertsona edo erakundeekin egindako operazioen ataleko partiden zerrenda dauka, dagozkien datuekin. Datu horiek laguntza programako laukitxo egokietan jarri behar dira.

Gainera, inportazio prozesua behar bezala egiteko, honako ohar hauek kontuan hartu behar dira:

  1. Ereduaren lauki jakin batzuek kode jakin bat bakarrik onartzen dute. Honelako kasuetan, inportazioa egindakoan, inportaziorako erabilitako fitxategian onartutakoak ez diren beste kode batzuk badaude, programan errorea sortuko da, eta zuzendu egin beharko da.
  2. Inportaziorako erabiltzen den fitxategian Zenbatekoaren partidetan ageri diren zenbatekoak laguntza programako partidetara eramango dira, fitxategian daukaten zeinu berberarekin. Partida horietarako programak zeinu positiboa baino ez du onartzen. Horregatik, zeinu negatiboz jartzen badira, programan errorea sortuko da, eta zuzendu egin beharko da.
  3. Baldin eta erroreren bat gertatzen bada datuak inportatzeko prozesuan, errore-pantaila erakutsi eta inportazioa ezeztatuko da.
  4. Laguntza-programak azken inportazioa egin den fitxategiaren izena eta bidea gordeko ditu.

Erregistroen deskripzioa

Erregistro guztiak ondoko irizpideen arabera grabatuko dira:

  • Eremu alfabetikoak ezkerrera lerrokatuta aurkeztuko dira, hutsuneekin beterik eskuinaldean eta karaktere numeriko berezirik gabe.
  • Eremu alfabetikoak ezkerrera lerrokatuta aurkeztuko dira, hutsuneekin beterik eskuinaldean.
  • Karaktere alfabetikoak LETRA LARRIEKIN formateatuko dira.
  • N motako eremu numerikoak eskuinean lerrokatuta aurkeztuko dira, zeroekin beterik ezkerraldetik, eremuko lehen digitua izan ezik: ‘+’ zeinua ekarriko du positiboentzat, ‘-‘ negatiboentzat.
  • Num motako eremu numerikoak eskuinaldean lerrokatuta aurkeztuko dira, eta zeroekin beterik ezkerraldean.
  • Num motako eremu numerikoak eskuinaldean lerrokatuta aurkeztuko dira, eta zeroekin beterik ezkerraldean.
  • Eremu guztiek izango dute edukia, eremuaren deskripzioan kontrakoa zehaztu ezean; edukirik ez balu, zeroekin beteko lirateke eremu numerikoak eta alfanumerikoak hutsuneekin.

Erantsitako fitxategiak: