Kontabilitate datuen inportazioa

Sozietateen gaineko Zergaren 2020ko ekitaldiko aitorpena ahalik eta errazen bete ahal izateko, laguntza-programan tresna bat jarri da beste aplikazio batzuetan sortutako fitxategietako informazioa, kontabilitate datuei buruzkoa, inportatzeko. Edukia aurrerago xedatzen denarekin bat etorri behar da.

Hori dela eta agiri hau prestatu dugu zergadunek jakin dezaten zer egin behar duten euren aplikazio informatikoak berrikuntza horretara moldatzeko. Hain zuzen ere, agiri honetan laguntza-programara inportatu ahal izateko informazioak izan behar duen egitura zehaztu da (ezaugarriak eta formatua).

Ezaugarri orokorrak

Fitxategiaren formatua

Testua ASCII edo ANSI formatuan egon behar da. (Besterik adierazi ezean laguntza-programak ANSI formatuan inportatuko du; ASCIIn inportatu nahi izanez gero, norberak hautatu behar du).

Nola erabili laguntza-programa

Laguntza-programak badu tresna bat kontabilitate egoeren zenbatekoak inportatzeko, baina horretarako ezinbestekoa da informazioa dagoen fitxategia aurrerago zehaztuko den erregistro formatuekin bat etortzea.

Aitorpena egiteko inportatzea erabakitzen bada, programako inportazio tresna abiarazi behar da eta ondoren datuok dauden fitxategia hautatu (esku-liburu honetako jarraibideei kasu eginez sortu behar da).

Datuak inportatzeko prozesua aitorpen ereduaren partiden zerrenda eta dagozkien diru-zenbatekoak dauzkan fitxategi batetik egiten da. Diru-zenbateko horiek laguntza-programako lauki egokietan jartzen dira.

Gainera, inportazio-prozesua ondo burutuko bada, ondoko oharrak hartu behar dira kontuan:

  1. Ereduaren laukietako batzuk beste batzuen batura dira. Kasu horietan, inportazioa egin ondoren programak zenbatekoak berriro kalkulatuko ditu. Kalkulatutakoen zenbatekoak horren arabera aldatuko ditu.
  2. 2. Inportaziorako erabiltzen den fitxategian ageri diren zenbatekoak laguntza-programako partidetara eramango dira, fitxategian daukaten zeinu berarekin. Partida horietarako programak zeinu positiboa bakarrik onartzen baditu eta zeinu negatiboz jartzen badira, programak errorea emango du eta zuzendu egin beharko da.
  3. 3. Programaren operatiba osoa kontuan izan behar da, programan ageri diren kalkulatutako zenbatekoak erakunde aitortzaileak benetan eskuratzen dituenak direla ziurtatzeko.
  4. 4. Datuak inportatzeko prozesuan okerrik gertatzen bada, errore pantaila bat agertuko da eta inportazioa bertan behera geratuko da.
  5. 5. Laguntza-programak azken inportazioa egin den fitxategiaren izena eta bidea gordeko ditu.

Erregistroen deskripzioa

Erregistro guztiak ondoko irizpideen arabera grabatuko dira:

  • Eremu alfabetikoak ezkerrean lerrokatuta daude. Eskuinean zuriunean dituzte. Ez daukate zenbakirik ez karakter berezirik.
  • Eremu alfanumerikoak ezkerrean lerrokatuta daude. Eskuinean zuriunean dituzte.
  • Letra karakterrak LETRA HANDIZ formateatuko dira.
  • N motako zenbaki eremuak eskuinean lerrokatuta egongo dira. Ezkerrean zeroak izango dituzte, salbu eta eremuko lehenbiziko digitua, positiboetarako "+" ikurra izango duena eta negatiboetarako "-" ikurra.
  • Num motako zenbaki eremuak eskuinean lerrokatuta daude eta ezkerretik zeroz beteta.
  • Num motako zenbaki eremuak eskuinean lerrokatuta daude eta ezkerretik zeroz beteta.
  • Eremu guztiek edukia izan behar dute, salbu eta eremuaren deskribapenean besterik azaltzen bada. Edukirik ez duten eremuak bete egin behar dira: zenbakizkoak zeroz eta alfanumerikoak zuriunez.

Erantsitako fitxategiak: