ZER DA SILICIE?

Foru Ogasunak Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan berariazko sarbide bat jarriko da, betebeharra errazago bete ahal izateko.

Zerga Berezien kontabilitatea Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrika

Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko bete behar diren datuak honako esteka honetan zehaztuta daude:

Horniketaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia, honen bitartez: Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoa (I. eranskina (266 KB))

  • 2020/04/24
    • Produkzio esparruan izakinen kontsulta eskuragarri dago:
      • Web zerbitzua.
      • Bizkaibaitik web-aplikaziora sartzea.
    • Produktuen gakoen taula eguneratzea:

      Produktuen gakoen taularekin lotutako eragiketen aitorpen-ereduetako kode baliokideak sartu dira.

    • Fabrikazio-eragiketen tasen taularen normalizazioa:

      Fabrikazio-eragiketen kode berriak sartu dira, oraingo eragiketak normalizatzeko. Aurreko kodeak 2020ko urriaren 1era arte erabili ahal izango dira. Kode baliokideen zutabea sartu da, kode berriak eta zaharrak erlazionatu ahal izateko. Ez dago zertan aldatu lehen emandako datuak. Urriaren 1etik aurrera kode normalizatu berriak baino ezin izango dira erabili.

    • Mugimendu moten taula eguneratzea:

      Mugimendu mota berria sartu da: "autokontsumoa/norberaren eragiketetan erabilia "; horren bidez establezimenduko fabrikazio-prozesuetan edo eraldakuntza-prozesuetan lortu eta fabrikazioaren gaineko zergak aplikatzen zaizkien produktuen ondoz ondoko kontsumoak edo erabilerak idaztohartzen dira.

  • 2020/04/22
    • Dokumentazio teknikoan izakinen kontsulta gehitu da.
    • Proba esparruan eskuagarri dago:

      Web zerbitzuak: Izakinen kontsulta.

  • 2020/03/31: Produkzio esparruan eskuragarri dago:
    • Telematikoki aurkeztea inprimakiak betez.
    • Bizkaibaitik web-aplikaziora sartzea, aukera hauekin:
      • Alta inprimakia betez.
      • Deuseztapena inprimakia betez.
  • 2020/01/16: Produkzio esparruan eskuragarri dago:
    • Web zerbitzuak: alta, kontsulta eta deuseztapena.
    • Bizkaibaitik web-aplikaziora sartzea, aukera hauekin:
      • Alta fitxategia inportatzearen bidez
      • Deuseztapena fitxategia inportatzearen bidez
      • Kontabilitateko idazpenen kontsulta
  • 2010/01/15: Dokumentazio teknikoan aduanetako identifikazio-kodeen zerrenda gehitu da.
  • 2020/01/09. Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 2495/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 26koa, argitaratu da; honen bidez, arautzen baita Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea egiteko betebeharra.
  • 2019/12/11 Testu-planoaren FITXATEGIA INPORTATZEAREN bidez eta WEB ZERBITZUEN bidez aurkezpen telematikoari buruzko dokumentazio tekniko berria argitaratzea.
  • 2019/12/11 Ohiko galderak argitaratzea.

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

Zerga-bereziei buruzko arautegiak eragiten dien establezimenduek zergen kontabilitatea eramatearen eskakizuna bete behar dute eta, horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez euskarri informatikoan kontabilitate sistemaz baliatu behar dute.

Eskakizun hori betetzea ahalbidetu eta errazteko, araudiaren arabera nahasitako establezimenduek Bizkaiko Foru Ogasunari kontabilitate-idazpenak emateko kontabilitate-sistema informatikoa garatzeari ekingo zaio. Zerga berezien kontabilitate-liburuak kudeatzeko sistema berria ezarriko da. Horren bitartez, zergadunek (eta borondatez erabiltzea erabakitzen dutenek) kontabilitate-idazpenen xehetasuna bidali beharko dute, zerga berezien arloekin zerikusia badute eta, xede horrez, formatu egituratuari erreparatuko zaio. Epea foru aginduak definituko du eta erroldatutako establezimendu bakoitzeko (JEK) Bizkaiko Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaz baliatuko dira.

Establezimenduek informazioa Bizkaiko Foru Ogasunari bidaltzeko formatu argi eta egituratua izango dute eta, modu osagarrian, beste eskakizun batzuk murriztuko dira, hala nola, eragiketen aitorpenak aurkeztearen beharra. Hori deuseztatuko da. Kontabilitate-liburuak eramateko sistema berriari esker, Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-iruzurra kontrolatu eta prebenitzeko informazio nahikoa eta kalitatezkoa izango du. Izan ere, horiek lehentasunezko helburuak dira, baina, aldi berean, zergadunei eskakizunak betetzeko laguntza-tresna eskainiko die.

SILICIE (Zerga Berezien Kontabilitate Liburuen Berehalako Hornidura) sistema 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Kontsulta fiskal eta teknikoetarako laguntza

Fiskalak (zergari buruzkoa)

Telefonoa: 946 125 500.

Teknikoak (programaren instalakuntza/funtzionamendua)

  • Email: programak@bizkaia.eus (gomendatua).
  • Telefonoa: 901 100 666 (deiaren kostua banatua) edo 94 608 3566
 

PROBA ESPARRUA

Bizkaiko Foru Aldundiak proba esparru bat prestatuko du, hala nahi duten enpresek beren sistema teknologikoak prestatu ditzaten 2020ko urtarrileko SILICIEren (Zerga Berezien Kontabilitate Liburuak Berehala Hornitzeko Sistema) ezarpenera begira.

  • Proba esparrua eskuragarri dago jada eta momentuz ez zaio itxiera-datarik aurreikusi.
  • Proba esparru honetarako ez da aldez aurretik inskribatu behar, eta nahi beste proba egin ahal izango dira.
  • Esparru honetan egindako bidalketak ez dira lotesleak, ez dute eraginik zergetan eta ez dira inola ere errealtzat joko.