INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA
BEHATOKIA
Bizkaian Indarkeria Matxistaren Behatokia kontsulta-organo elkargokidea da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dago. Horren barruan Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak ematen dio laguntza tekniko eta administratiboa.
Helburu nagusiak ondorengo hauek dira:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren arloan ematen diren egoerak eta jarduketa-ardatzetan abian jarritako erakundeen politika eta baliabideen ondorioak jarraitzea, egiazko beharrei erantzunak ematen laguntzeko.
- Lortutako ezagutza zabaltzea eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan nahasiak dauden erakunde, profesional eta gizarte-eragileen, indarkeriaren egoerei aurre egin behar dizkieten emakume eta nesken eta, orokorrean, jendearen esku jartzea.
Erronkak dira, batetik, indarkeria matxistaren modu, eremu eta adierazpen guztietara jarraipena hedatzea eta, bestetik, bestelako diskriminazio-faktoreekin lotura ikusgai bihurtzea.
2019KO BEHATOKIAREN JARDUERA MEMORIA
PDFa deskargatu 2019KO BEHATOKIAREN JARDUERA MEMORIA (PDF, 3.1MB)
ARAUKETA
Erakunde honen sorrera Bizkaiko Foru Aldundiaren 53/2003 Foru DekretuakPDF, 539KB, martxoaren 18koak, (63. BAO, 2003ko apirilaren 1ekoa) arautzen du eta azaroaren 9ko 188/2004 Foru DekretuakPDF, 809KB (226. BAO, 2004ko azaroaren 23koa), otsailaren 2ko 5/2010 Foru DekretuakPDF, 239KB (29. BAO, 2010eko otsailaren 12koa), maiatzaren 21eko 75/2013 Foru DekretuakPDF, 56KB (100. BAO, 2013ko maiatzaren 27koa), eta ondoren martxoaren 1eko 35/2016 Foru DekretuakPDF, 197KB (44. BAO, 2016ko martxoaren 4koa) aldatu dute.
AURREKARIAK
2000ko maiatzean, 2000-2003 epealdirako Bizkaian emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako eta genero-politiketarako foru planaPDF, 81KB onetsi zenean, (gerora 2004-2007 epealdirako berretsi zen), Bizkaiko Foru Aldundiak bere ekintzen artean finkatu zuen «familia indarkeriari buruz diziplina anitzeko eta erakundeen arteko lantalde tekniko bat sortu eta koordinatzea, besteak beste, etxeko indarkeriaren egoerei arreta osoa emateko proposamenak aztertu eta egite aldera. Horretarako, generoaren ikuspegia sartu eta dauden baliabideak integratu behar dira» (6.1.2. ekintza).
Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizarte Ekintza Batzordearen barruan, Emakumeenganako Tratu Txarrei buruzko PonentziaPDF, 521KB garatu zen eta beste gogoeta batzuen artean planteatu zuen «Bizkaian genero-indarkeriaren behatokia» sortzea, ikuspuntu guztietatik errealitatea ezagutze aldera, informazio eta datu oro zentralizatzeko. Nolanahi ere, behatokian Emakundek, Bizkaiko Foru Aldundiak, udalerri handi eta mankomunitateek nahiz Eudelek eta emakumeen elkarteek parte hartu behar zuten.
HELBURUAK
-
Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren egoerei buruzko errealitatea eta bilakaera ezagutzea.
-
Erakunde publikoek indarkeria matxistaren eremuan eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioetan hobekuntza proposamenak eta gomendioak formulatzea.
ZEREGINAK
Helburuak kontuan hartuta, Behatokiak hurrengo funtzio hauek ditu:
- Indarkeria matxistaren egoerekiko jarduera-eremuetan informazio eskuragarria biltzeko sistema diseinatzea eta aplikatzea.
- Dauden sistemak erabiliz eta xede horretarako berariaz sortu direnez baliaturik, bildutako informazioa aztertzea.
- Informazioa biltzeko sistemei dagokienez, hobekuntza proposamenak eta gomendioak formulatzea.
- Egoera jarraitu eta ebaluatzeko adierazleak egitea.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko indarkeria matxistaren egoerei buruzko datuak gorde eta prozesatzeko aplikazio informatikoa diseinatu, abiarazi eta mantentzea.
- Parte hartu, beste erakunde batzuekin harremanetan jardun eta bestelako administrazioen jardun onak ezagutzea.
- Indarkeria matxistari buruzko egoerak diagnostikatu eta bilakaera ezagutzeko azterlan eta txosten teknikoak proposatzea.
- Indarkeria matxistaren biktimentzako neurri integralak egokiak diren aztertzea eta ondorioak nahiz ondorea ikertzea.
- Bizkaiko indarkeria matxistan eragingo dutela pentsatuta, baliabideen eskaintzan hobekuntzak sustatzeko gomendioak eta proposamenak formulatzea.
- Trukaketa- eta komunikazio-topagunea eratzea, indarkeria matxistaren arloan ikerketa-taldeen azterketa- eta analisi-lanak errazteko.
Behatokiaren berariazko funtzionamenduari dagokionez:
- Behatokiak urtean egindako jardueren txostena gauzatzea
- Antolaketa eta funtzionamendurako erregelamenduaPDF, 609KB egitea
JARDUNBIDEA
Behatokia osoko bilkuran urtean behin elkartzen da eta zenbait txosten nahiz memoria egiten ditu. Behatokiak gauzatutako dokumentazio guztia (bilera-aktak, memoriak, lan-planak eta txostenak) atal honetan kontsulta daiteke.
Halaber, indarkeria matxistaren adierazleetarako lantaldea du eta lan teknikoari aurre egiten dio. Hala, hausnarketa- eta erabakitze-topaguneen artean ibilbidea eta aurrerapausoak markatzen dira. Izan ere, bere lana atal honetan aurki daiteke.
BEHATOKIAREN OSOKO BILKURA
Erkidegoko, foruko eta tokiko erakunde publikoetako erakunde-ordezkariak biltzen dira.
BEHATOKIAREN LANTALDEA
Erakunde sinatzaileen teknikariek parte hartzen dute eta beste pertsona nahiz erakunde batzuei gonbita luzatzeko aukera dago.
Behatokiaren txostenak
-
Urteko Lan Plana
-
Urteko lan-lerroen, helburuen, aurrez ikusitako jarduera eta txostenen nahiz kronogramaren laburpena.
-
-
Memoriak
-
Txosten betearazleak, urtero bere plangintzan Behatokiak garatutako jarduketa guztia jasotzen dutenak.
-
PDF 3.1MB 2019ko Behatokiko txostena
-
PDF 2.3MB 2018ko Behatokiko txostena
-
PDF 2MB 2017ko Behatokiko txostena
-
PDF 2.1MB 2016ko Behatokiko txostena
-
PDF 4.9MB 2015ko Behatokiko txostena
-
PDF 1.2MB 2014ko Behatokiko txostena
-
PDF 2.8MB 2013ko Behatokiko txostena
-
PDF 1.7MB 2012ko Behatokiko txostena
-
PDF 847KB 2011ko Behatokiko txostena
-
PDF 1.2MB 2010ko Behatokiko txostena
-
PDF 1.3MB 2009ko Behatokiko txostena
-
PDF 412KB 2008ko Behatokiko txostena
-
PDF 6MB 2007ko Behatokiko txostena
-
PDF 10.1MB 2006ko Behatokiko txostena
-
PDF 2.9MB 2005ko Behatokiko txostena
-
PDF 2.1MB 2004ko Behatokiko txostena
-
-
-
Ebaluazioak
-
Lau hilez behingo txostenak, honako hauek aztertzen dituztenak: Behatokiak dituen helburuen betetze-maila, funtzioak, kontsulta produktuen erabilera eta erabilgarritasuna, lanen hedapena eta etorkizunerako erronkak.
-