Zerbitzuen katalogoa

Zerbitzuen katalogoa

  • Zer behar dut katalogoa erabiltzeko?

    Doako nabigatzaile hauetakoren bat erabili behar da katalogoan sartzeko:

    • Internet Explorer, 11 bertsioa edo goragokoa
    • Mozilla Firefox, 60 bertsioa edo goragokoa.
    • Google Chrome, 66 bertsioa edo goragokoa.
    • Microsoft Edge.
    • Safari, 11 bertsioa edo goragokoa.

    PDF fitxategien edozein bistaratzaile (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Free PDF Opener, Nitro PDF Reader, ...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetarako, ez dago bistaratzailerik instalatu beharrik, badaukatelako PDF bistaratzaile bat integratuta.

    Ziurtagiri elektronikoen erabileraren ondoriozko beste konfigurazio batzuk.

    Gainera, Egoitza Elektronikora bideratzen zaituzten laguntzen/diru-laguntzen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemak erabili behar dira.

  • Gaur egun, hautatutako laguntzen/diru-laguntzen/zerbitzuen fitxak banan-banan jaitsi daitezke PDF formatuan. 2019/12/13tik aurrera, katalogo osoa jaitsi ahal izango da PDF formatuan

  • Bai. Erregistro elektronikoak automatikoki luzatuko du izapideari ekin zaiola erakusten duen egiaztagiri elektronikoa. Egiaztagiri horretan datu hauek aurkituko dituzu: sarrera-erregistroko zenbaki edo kodea eta aurkezpen eguna eta ordua, pertsona igortzailearen nortasuna, zure kasuari buruzko prozedura, gaiaren izena, aurkezpen-inprimakian jarritako datuen hitzez hitzeko kopia, eta hari esleitutako egiaztapen elektronikoko kodea, aukera emango duena hura kontsultatu eta bistaratzeko eta haren kopia elektronikoa inprimatzeko.

  • Izapide bakoitza zein bulegotan egiten duzun, bulego horretan kontsultatu ahal izango duzu izapidearen egoera. Bide telematikotik egindako eskaeren kasuan, bulego birtual bakoitzak badu atal bat espediente bakoitzaren egoera bistaratzeko, behin hura identifikatutakoan.

  • Zure eta katalogoaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio guztia zifratuta geratzen da. Ziurtagiri elektronikoek bi aldeen nortasuna bermatzen dute. Jakinarazten dituzun datu pertsonalak ere zifratuta daude, eta, behin gure sisteman gordeta, behar diren baliabideak erabiltzen ditugu eurak babesteko, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa eta hura garatzen duten arauak betez.

  • Katalogo honetan eskura dagoen informazioa etenik gabe eguneratzen da. Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztien eta haren foru erakundeen ardura da euren zerbitzu, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio guztia beti eguneratuta edukitzea katalogo honetan.

  • Bai. Edozein eskaera motak ekarri behar du berekin katalogo honen bitartez izapidetze bati ekitea.

    • Rosa María González Manso
    • Telefonoa: 944 068 667
    • asistencia.economica@bizkaia.eus
  • Izapide bat hasten den unean, Bizkaiko Foru Aldundian edo foru erakundean laguntzaren/diru-laguntzaren/zerbitzuaren ardura duenak automatikoki jasotzen du izapidearen hasierako alerta. Alerta hori jaso eta gero, teknikaria zurekin harremanetan jarriko da.