OHIKO GALDERAK

Aldundia

  • Egun baliogabeen 2020ko egutegia:

    • Urtarrilaren 1a, Urteberreri eguna
    • Urtarrilaren 6a, Errege Magoen eguna
    • Martxoaren 19a, San José eguna
    • Apirilaren 9a, Ostegun Santua
    • Apirilaren 10a, Ostiral Santua
    • Apirilaren 13a, Pazko Astelehena
    • Maitzaren 1a, Langileen eguna
    • Uztailaren 25a, Santiago Apostolua
    • Uztailaren 31, Loiolako San Inazio
    • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
    • Abuztuaren 28a (Bilboko Aste Naguriko ostirala)
    • Urriaren 12a, Pilarreko Andre Maria
    • Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna
    • Abenduaren 24a, Gabon Gaua.
    • Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
    • Abenduaren 31, Gabon zahar eguna
    • 2020ko larunbat eta igande guztiak.
  • Bai, bisitak dohakoak dira baina hitzordua egitea beharrezkoa da. Telefonoz egin daitek 94 608 35 37 zenbakira deituz edo emailez bisitak@bizkaia.eus helbidean.

    Bisita egingo duen talde 10 lagunekoa baino handiago bada, izena, abizenak eta NAN-a biltzen dituen zerrenda bidali behar da bisitak@bizkaia.eus edo 94 608 37 56 fax zenbakira. Emaila edo fax-a ez izatekotan, zerrenda hori bisita egiteko momentuan eman daiteke.

    Bistek 30-45 minutu bitarteko iraupena dute, astelehenetik ostiralera egiten dira eta honako ordutegi hau dute:

    10:30, 11:30, 12:30, 17:00 eta 17:45 (uztaila eta abuztuan goizetan bakarrik egiten dira bisitak).

    Bisita bakoitzean gutxienez 4 lagun egon behar dira eta gehienez, 30. Hizkuntza euskera, gaztelera, ingelesa eta frantsesa dira eta aukera dago keinuen hizkuntza eskatzeko gormutuentzako.

GALDERA GUZTIAK

Gizarte Zerbitzuak

GALDERA GUZTIAK

Kontratazio publikoa

  • Sarritan, eskaintza prestatu eta bidaltzen duen pertsona ez da sinatzeko ahalordeduna.

    Plataformak sinatzaile bat aukeratzera behartzen du, eta bat etorri behar da eskaintza bidaltzeko erabilitako sinaduraren ziurtagiri elektronikoan identifikatutakoarekin, baina ohikoa da bidalketa ez egitea ahalordedunak.

    Halakoetan, legez ezarrita dago eskaintza elektronikoa nahitaez sinatu behar dutela lizitazioetan enpresa ordezkatzeko ahalmena duten ahalordedunek. Beraz, bi aukera daude:

    • Batetik, eskaintza, osorik, ahalordedunaren/ahalordedunen ziurtagiriarekin sinatzea ; aukera honek baliozkotasuna emango lioke aplikazioko formularioetan sartutako informazioari.
    • Bestetik, gaitutako pertsona baten ziurtagiriarekin (ordezkari fisiko edo juridikoren baliozko ziurtagiria) sinatzea, eta ahaldordeunak/ahalordedunek sinatutako dokumentu elektronikoak eranstea.

      Ildo horretan, aurretiko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta eskaintza bera dira nahitaez ahalordunaren/ahalordedunen sinadura behar dutena.

    Aldi baterako enpresa-elkarteen kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak alta eman beharko die ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen ordezkariari. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

  • Espediente bakoitzaren xehetasunean, eskaintzaren "Eskema" deskargatzeko aukera ematen dizun baliabide bat aurkituko duzu. Eskema horrek eskaintza prestatzeko behar den informazioa guztia dauka. "Eskema" ireki ahal izateko, aurretik eskaintza aurkezteko aplikazioa deskargatu behar duzu. Hala, plataformara konektatua egon gabe prestatu ahal izango duzu eskaintza.

  • Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektroniko bat erabiltzea. Pertsona juridikoaren ziurtagiria izan daiteke, edo pertsona fisikoarena, enpresaburua, ordezkaria edo eskaintzailearen ahalordeduna bada.

    Eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta lizitatu nahi den eskaintzaren "Eskema" deskargatzea kontratatzailearen profilean, eta eskaintzak elektronikoki aurkezteko jarraibideak betetzea.

GALDERA GUZTIAK

Kultura

GALDERA GUZTIAK

Zerbitzuen katalogoa

  • Doako nabigatzaile hauetakoren bat erabili behar da katalogoan sartzeko:

    • Internet Explorer, 11 bertsioa edo goragokoa
    • Mozilla Firefox, 60 bertsioa edo goragokoa.
    • Google Chrome, 66 bertsioa edo goragokoa.
    • Microsoft Edge.
    • Safari, 11 bertsioa edo goragokoa.

    PDF fitxategien edozein bistaratzaile (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Free PDF Opener, Nitro PDF Reader, ...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetarako, ez dago bistaratzailerik instalatu beharrik, badaukatelako PDF bistaratzaile bat integratuta.

    Ziurtagiri elektronikoen erabileraren ondoriozko beste konfigurazio batzuk.

    Gainera, Egoitza Elektronikora bideratzen zaituzten laguntzen/diru-laguntzen kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartzen dituen sinadura elektronikoko sistemak erabili behar dira.

  • Gaur egun, hautatutako laguntzen/diru-laguntzen/zerbitzuen fitxak banan-banan jaitsi daitezke PDF formatuan. 2019/12/13tik aurrera, katalogo osoa jaitsi ahal izango da PDF formatuan

  • Bai. Erregistro elektronikoak automatikoki luzatuko du izapideari ekin zaiola erakusten duen egiaztagiri elektronikoa. Egiaztagiri horretan datu hauek aurkituko dituzu: sarrera-erregistroko zenbaki edo kodea eta aurkezpen eguna eta ordua, pertsona igortzailearen nortasuna, zure kasuari buruzko prozedura, gaiaren izena, aurkezpen-inprimakian jarritako datuen hitzez hitzeko kopia, eta hari esleitutako egiaztapen elektronikoko kodea, aukera emango duena hura kontsultatu eta bistaratzeko eta haren kopia elektronikoa inprimatzeko.

GALDERA GUZTIAK