METROAREN 4. LINEA PARTE-HARTZE PROZESUA

Euskal Trenbide Sarea Bilboko Metropoliko Trenbidearen 4. lineari buruzko informazio-azterlana egiten ari da. Linea horrek hiriburuko hegoaldeko auzoei eta Alonsotegiko udalerriari emango die zerbitzua.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez eta Metro Bilbaoren kudeaketaren administrazio erantzukidea denez, Bizkaiko herritarrak aktiboki entzuteko jarduera sustatu nahi du gure Lurraldearen etorkizunerako hain garrantzitsua den proiektu honetan. Bizkaiko gizartearen etorkizuneko erronkei eta konpromisoei heldu nahi diegu, erronka horien kudeaketan gizarte hori inplikatzea erraztuz eta bideratuz. Entzun eta loturak ezarri nahi ditugu. Herritarren eragina eta gaiari buruzko solaskidetza eta eztabaida erraztea herritar horiekiko eragina duten gaietan. Begirada indibiduala gainditzea, arlo kolektiboak protagonismoa har dezan, betiere herritarrengandik hurbil dagoen administrazio publikoaren eredu aurreratuaren eredua sustatuz.

Azterlan honen helburua kapazitate handiko garraio publikoko sistema bat ezartzeko aukerarik onenak baloratzea eta mahai gainean jartzea da, Irala, Errekalde, Basurtu eta Zorrotza inguruneak erdigunearekin lotuko dituena, hirian dagoen eta aurreikusita dagoen azpiegitura aprobetxatuz.

Gaur egun, eta lehen deliberazio-prozesuaren ondoren, bi trazadura-aukera proposatzen dira, zuen ekarpenekin egiaztatu eta elikatu nahiko genituzkeenak.

4. Linearako proposatutako alternatibak igarotzen diren auzo eta udalerrietan bizi zareten eta lan egiten duzuen pertsonek etorkizuneko lineari buruzko informazio-azterlanean parte har dezazuen nahi dugu. Zuen iritzia garrantzitsua da, etorkizunean zerbitzuaren erabiltzaile izango zareten aldetik, garrantzitsuak iruditzen zaizkizuen elementuak eta ikuspuntuak identifikatzeko.

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Txostena idatzi duen taldeak parte-hartzearen emaitza aztertuko du, aurkeztutako ideiak sartzeko eta, aldi berean, aurkeztu diren alternatiba guztiak aberasteko. Horretarako, bideo-dei bidezko topaketa digitalak eta postontzi parte-hartzaile fisikoak antolatu dira, eta horietan zuen ekarpenak jaso nahi ditugu honako gai hauei dagokienez:

  1. Bilboko eta Bizkaiko ingurunearekiko lotura.
  2. Hiri-berroneratzea.
  3. Bizi-kalitatea hobetzea.
  4. Beste garraiobide batzuekiko interkonexioa.
  5. Mugikortasun jasangarria.

PARTE-HARTZE PRESENTZIALA

Martxoan zehar, 4. linearen trazadura igarotzen den auzoetako barrutietako Udaltegietan informazio gehigarria eta zuen ekarpenak jasoko dituen postontzi bat aurkituko dituzue:

  • Alonsotegiko Kultur Etxea.
  • Zorrotzako Udaltegia.
  • Basurtuko Udaltegia.
  • Errekaldeko Udaltegia.
  • Iralako Udaltegia.
  • Zabalguneko Eraikina.

Informazio gehiago web honetan linea4bilbao.eus.

TOPAKETA DIGITALAK

Gainera, topaketa digitalak antolatu dira Zoom plataforman, 18:00etan, bana 4. linearen trazatua igarotzen den auzo bakoitzean, behean adierazitako egunetan. Ekitaldi horietan izena emateko, web honetan linea4bilbao.eus egin dezakezu.

  • Irauregi: martxoak 3.
  • Zorrotza: martxoak 4.
  • Basurtu: martxoak 10.
  • Errekalde: martxoak 11.
  • Irala: martxoak 16.
  • Basurtu/Abando: martxoak 17.