LAGUNTZA INFORMATIKO ZUZENA ON-LINE

WEBCALL zerbitzuaren helburua Foru Ogasunaren aplikazio informatikoak eta telematikoak erabiltzen dituztenei ahal den guztian laguntza teknikoa ematea da.

WEBCALL zerbitzuaren bidez sortzen zaizkizun zalantzak argitu eta gorabeherak konpondu ahal dituzu; hain zuzen ere, zerbait galdetzen baduzu aplikazioen gainean, zeure ordenagailuaren pantailan bertan bistaratuko zaizkizu Ogasuneko teknikari informatikoen azalpenak. Halaber, teknikariek euren pantailan ikusi ahal dute zeintzuk aplikazio dituzun lanean ordenagailuan, eta zurekin batera ibil daitezke internet barna, saio eta denbora berean.

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:30etatik 19etara eta ostirala 8:30etatik 15etara.

WEBCALL On-line Laguntza Informatiko Zerbitzura sartu

Sarbide Proba

GUTXIENEZKO BALDINTZAK

Gure teknikari batekin harremanetan jartzeko gutxienezko baldintzak honako hauek dira:

  • Pantailaren bereizmena: 800x600 pixel.
  • Ahozko txat bidez jasotzeko mikrofonoa eta bozgorailua duen soinu-txartela. Soinu-txartelarik eduki ezean, komunikazioa testu-txat bidez egingo da.