Bizkaia lurralde irekia
9. KONPROMISOA
Herritarrenganako arreta integralerako eredu berri bat abiaraztea
4. ARDATZA. Gobernu irekiaren garapen teknologikoari lotutako konpormisoak
Sail/talde arduraduna
Modernizaziorako Zuzendaritza, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila
Beste aktore batzuk
- Gobernukoak
- Untzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
- Zerbitzuen, Udal Harremanen eta Larrialdien Zuzendaritza Nagusia
- Gainontzeko zuzendaritzak
- Sozietate zibila, sektore pribatua
- Bulegoak jarriko diren eskualdeetako herritarrak eta erakundeak (parte-hartze prozesuaren bidez)
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
Zenbait eskualdetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren arreta eta izapide presentzialetarako zerbitzuak urrun daude, eta hori oztopo izaten da administrazio hurbilagoa lortzeko.
Helburu nagusia
Foru-administrazioa eskualdeetako herritarrei gerturatzea, eta erosoago eta eraginkorrago bihurtzea haientzat izapideak.
Konpromisoaren deskripzio laburra
Arretarako zerbitzu integralak eskaini nahi dira, kanal anitzeko eskaintza baten bitartez, 24 orduz zerbitzuan dagoen leihatila bakarrarekin.
Aintzat hartu den OGP erronka
Zerbitzu publikoak hobetzea, eskualdeetako herritarrengandik hurbilago eta 24 orduz erabilgarri dagoen zerbitzuaren bitartez.
OGP balioak
Konpromiso hau bat dator OGP ekimenak administrazio hurbilagoa sortzeko eta burokrazia murrizteko dituen balioekin.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Arreta-zerbitzuen balorazio hobea lortu nahi da, kanal anitzeko tresna bat eskainita (presentziala eta online); Lurraldeko hainbat eskualdetan eskainiko da zerbitzu hori, eta izapideak egin eta informazioa jasotzeko -besteak beste- ez da beste bulego batzuetara joan beharrik izango.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak | Berria edo indarrean | Hasiera-data | Amaiera-data |
---|---|---|---|
Arreta-eredua definitzea eta proiektu pilotua prestatzea | BERRIA | 2015eko urria | 2017ko abendua |
Lehenengo bulegoa irekitzea | BERRIA | 2016ko urtarrila | 2016ko abendua |
Bigarren bulegoa irekitzea | BERRIA | 2017ko urtarrila | 2017ko abendua |
Pilotuen analisia eta behin betiko ereduaren zehaztapena | BERRIA | 2018ko urtarrila | 2018ko abendua |