5. KONPROMISOA
Bizkaiko Foru Aldundirako politikak ebaluatzeko sistema bat definitzea
2. ARDATZA. Publikoki kontuak emateari lotutako konpromisoak
Sail/talde arduraduna
Bizkaiko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia
Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
Beste aktore batzuk
- Gobernukoak
- Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusia
- Sozietate zibila, sektore pribatua
- N/A
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
Lurraldearen egoeraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lanaren gauzatze-mailaren jarraipena egiteko sistema bat ezartzea, kudeaketaren barruko eta kanpoko ebaluazioaren bitartez.
Helburu nagusia
Bizkaiko Foru Aldundirako ebaluazio-sistema bat definitzea.
Konpromisoaren deskripzio laburra
Kudeaketan betetze-maila neurtzea ahalbidetzen duen sistema finkatu nahi da, gizarte-pertzepzioan, adierazle makroetan eta kudeaketa-adierazleetan oinarrituta.
Aintzat hartu den OGP erronka
Kontu-arrazoiak emateko neurri gehiago hartzea.
OGP balioak
Konpromisoa kontuak emateko balioarekin lerrokatuta dago, eta informazioa ematen du kontu-emate presentzialen prozesuak sustatzeko.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Konpromiso honek aukera emango digu kontuak emateko sistema eraginkor eta garden bat antolatzeko, hainbat iturritan oinarrituko dena. Gainera, kudeaketaren ebaluazio jarraitua egin ahal izango da datu objektiboen arabera, baina baita biztanleen pertzepzio subjektiboaren arabera ere.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak | Berria edo indarrean | Hasiera-data | Amaiera-data |
---|---|---|---|
Ebaluazio kuantitatiboa egiteko tresnak abiaraztea | INDARREAN | 2016ko urtarrila | 2019ko martxoa |
Ebaluazio kualitatiboa egiteko tresnak abiaraztea | INDARREAN | 2016ko maiatza | 2019ko martxoa |
Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuen kartak egitea eta ebaluatzea | BERRIA | 2017ko maiatza | 2019ko martxoa |
Lurraldeko testuinguruaren adierazle-sistema prestatzea | INDARREAN | 2016ko azaroa | 2019ko martxoa |
Sailen jarduketei lotutako kudeaketako adierazleen sistema bat prestatzea | BERRIA | 2016ko maiatza | 2019ko martxoa |