Bizkaia lurralde irekia
2. KONPROMISOA
Bizkaiko Foru Aldundiaren datuak irekitzea
1. Ardatza: Gardentasunari eta datu irekiei lotutako konpromisoak
Sail/talde arduraduna
Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusia
Beste aktore batzuk
- Gobernukoak
- Modernizaziorako Zuzendaritza Nagusia
- Aldundiaren sailak
- Lantik
- Biscaytik
- Sozietate zibila, sektore pribatua
- Datuen bererabiltzaileen komunitatea
- Enpresak
- Infomediarioak
Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa
Une honetan ez dago datu irekien zerbitzurik Bizkaiko Foru Aldundian; horregatik eratu nahi da, apurka-apurka, zerbitzu hori.
Helburu nagusia
Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dauden datu publikoak irekitzea, Open Data proiektuaren irizpide eta betekizunekin bat.
Konpromisoaren deskripzio laburra
Bizkaiko Open Data proiektuarekin bat, foru-sailen datu publikoak irekiko dira, modu sekuentzialean: lehenenik, interes eta bideragarritasun handienekotzat jotzen diren datuak identifikatuko dira; gero, datu-multzo gehiago irekitzen joango da, apurka-apurka.
Aintzat hartu den OGP erronka
Datu publikoak irekiz haien aprobetxamendua eraginkorragoa izatea da proiektu honen erronka. Hala, hirugarren batzuek erabiltzen dituztenean, balio ekonomikoa eta soziala sortuko dira.
OGP balioak
Konpromiso hau bat dator datuak irekitzearen eta OGPren ekimenaren balioekin.
Anbizioa (espero diren emaitzak)
Datu irekien zerbitzu bat eduki nahi dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian datuen katalogo zabal eta eguneratu bat eskainiko duena.
Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak | Berria edo indarrean | Hasiera-data | Amaiera-data |
---|---|---|---|
Datu-iturburuen lehen katalogoa egitea. Lehen dataset bat egitea. | BERRIA | 2016ko iraila | 2017ko ekaina |
Web-orrian lehen dataseta argitaratzea | BERRIA | 2017ko ekaina | 2018ko maiatza |