Bizkaia lurralde irekia

1. KONPROMISOA:
Lurralderako gardentasunari buruzko plan bat prestatu eta ezartzea

1. Ardatza: Gardentasunari eta datu irekiei lotutako konpromisoak

Sail/talde arduraduna

Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendaritza Nagusia

Beste aktore batzuk

Gobernukoak
Bizkaiko Foru Aldundia, foru-entitateak eta lurraldeko udalak
Sozietate zibila, sektore pribatua
Lurraldeko entitate pribatuak, gardentasunarekin konpromisoa hartu dutenak

Lortu nahi den egoera edo konpondu nahi den arazoa

Funtsezko aurrerapauso bat eman nahi da gardentasunaren kontzeptu transformazionalean, «lurralde irekiaren» filosofiara iristeko. Horretarako, gardentasunaren garapenerako neurri zehatzak ezarriko BFAn, foru-entitateetan eta lurraldeko udaletan.

Helburu nagusia

Foru Aldundia eta Bizkaiko Lurralde Historikoa gardentasunaren abangoardian kokatzea.

Konpromisoaren deskripzio laburra

Gardentasunaren plangintza datozen 3 urteetan zehaztu eta betearaztea.

Aintzat hartu den OGP erronka

Batez ere, zintzotasun publikoa areagotzeko erronkari begiratu zaio.

OGP balioak

Gardentasuna: Konpromiso honek modu esanguratsuan sendotuko du gardentasuna, bai Bizkaiko Foru Aldundian, bai Planean partaide diren gainerako erakundeetan; horretarako, neurri espezifikoak hartuko dira publizitate aktiboa sustatzeko eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzeko.

Anbizioa (espero diren emaitzak)

Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauan ezarritakoa garatzea; herritarrek foru-erakundeengan duten konfiantza indartu eta hobetzea; gardentasunaren printzipioa BFAren prozesuetan sartzea bultzatzea, eta Lurraldean gardentasunaren kulturarantz aurrera egitea.

Konpromisoa lortzeko bidean neurtu eta egiaztatu daitezkeen helburuak Berria edo indarrean Hasiera-data Amaiera-data
Aldian-aldian gardentasunaren kudeaketa ebaluatzea Bizkaiko Foru Aldundian eta foru-sektore publikoko entitateetan INDARREAN 2015eko iraila 2019ko martxoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren gardentasunaren kudeaketaren kalitateari buruzko kanpoko egiaztapena INDARREAN 2015eko abendua 2019ko martxoa
Kontsultak analizatzeko sistema bat ezartzea INDARREAN 2017ko martxoa 2019ko martxoa
Gardentasunari buruzko urteko memoria egitea INDARREAN 2017ko martxoa 2019ko martxoa