INGURUMEN-FISKALITATEA

Ingurumen-inbertsioengatik kenkariak

Sozietateen gaineko zergan hainbat kenkari daude garapen iraunkorra, ingurumenaren zaintza eta hobekuntza eta energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa lortzera zuzentzen diren proiektuekin loturiko inbertsio eta gastuak direla bide.

Enpresek kuota likidotik aktibo finko berrietan egindako inbertsioen % 15 kendu ahalko dute, horiek ingurumen-hobekuntzako proiektuak gauzatzeko beharrezkoak badira honetako eremu batean:

  • Hondakinak minimizatu, berrerabili eta balioa ematea.
  • Mugikortasun eta garraio iraunkorra.
  • Naturaguneak ingurumenaren ikuspegitik lehengoratzea.
  • Ur-kontsumoa murriztea eta araztea.
  • Energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna erabiltzea.

Xede horrez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, interesdunak borondatez eskatu ostean edo Ogasun eta Finantzen Sailak errekerimendua egin ondoren, inbertsioaren Ingurumen Egokitasunari buruzko Ziurtagiria egingo du, kenkaria aplikatzeko zergaren araudiak xedatzen dituen eskakizunak betetzen dituen ziurtatze aldera.

PROZEDURA

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailean prozedura aipatu den araudiak ezartzen du. Informazio modura, hurrengo eskema hau du:

  • Kenkaria izan nahi duen inbertsioa ezinbestez jakinaraztea eta dokumentazioa eranstea.
  • Ingurumen Egokitasunari buruzko Ziurtagiria eskatzea.
  • Ebazpena: sei hilabetetik beherako epean eskaera borondatezkoa bada eta bost hilabetetik beherakoa Zerga Administrazioak errekerimendua egin badu.
  • Zergadunak Zerga Administrazioari aurkeztea.
    1. Izapidetze elektronikoa

INGURUMEN EGOKITASUNARI BURUZKO ZIURTAGIRIA ESKATZEA

URL Izapidetze elektronikoa

Amortizazio-askatasuna

Sozietateen gaineko zergan ezartzen da enpresek aukera dutela askatasunez amortizatzeko enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztu eta zuzentzeari zuzenean lotuta dauden ibilgetu materialeko elementu berriak.

Horretarako, enpresak Ogasun eta Finantza Sailari eskatu behar dio amortizazio-askatasuna aplikatzeko ondare-elementuak eraikitzen ari diren bitartean, edo jarduera horiei lotu osteko hiru hilabeteetan.

Ondoren, Ogasun eta Finantza Sailak Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatuko dio txosten bat eman dezala, non adierazten den inbertsioak laguntzen duela enpresaren inpaktu kutsagarria murrizten eta/edo zuzentzen.

PROZEDURA

Adierazitako araudian ezartzen da zer prozedurari jarraitu behar zaion. Informazio hutserako, honela laburbil daiteke prozedura:

  • Ogasun eta Finantza Sailari eskatzea amortizazio-askatasuna aplikatzeko, dokumentazio hau erantsita:
    1. Ondare-elementuen deskripzioa, bai eta zein jarduerei lotuta dauden eta non kokatuta dauden ere.
    2. Enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztera eta zuzentzeari lotuta daudela justifikatzea.
    3. Ondare-elementuen eskuraketa-prezioa edo ekoizpen-kostua.
    4. Ondare-elementuak zein egunetan lotu zaizkien jarduerei.
  • Ogasun eta Finantza Sailak Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatzea txosten bat eman dezala, non adierazten den inbertsioak laguntzen duela enpresaren inpaktu kutsagarria murrizten eta/edo zuzentzen.
  • Ogasun eta Finantza Sailak amortizazio-askatasuna onestea.

ARAUDIA

Sozietateen Gaineko Zerga

11/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Sozietateen Gaineko Zergari buruzkoa.

11/2013 Foru Araua ikusi

Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua

Bizkaiko Foru Aldundiaren 203/2013 Foru Dekretua, abenduaren 23koa. Honen bidez Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onesten da.

203/2013 Foru Dekretua ikusi

Komunikazioaren eta Ingurumen Egokitasunaren Ziurtagiriaren gaineko erregimena

Orden Foral del Diputado foral de Medio Ambiente 1883/2014, azaroaren 26koa. Honen bidez, abenduaren 5eko 11/2013 Foru Araura honesten du.

1883/2014 Foru Araua ikusi

Komunikazioaren eta Ingurumen Egokitasunaren Ziurtagiriaren gaineko erregimena

Iraunkortasuna eta Inguru Naturala Zaintzeko foru diputatuaren 6563/2016 Foru Agindua, arazoaren 8koa. Foru agindu horrek garapen iraunkorra bultzatzen duten

6563/2016 Foru Araua ikusi

Kontaktua

Zalantzak edo iradokizunak planteatu ahalko dira Laguntza eta Ingurumenaren telefonoetan edo helbideetan: