
Klimaren aldeko ekintzak Bizkaian
ALDUNDIA
Klima-larrialdiaren aurrean Bizkaiko Foru Aldundiak foru-administrazioaren ekintza eredugarriaren aldeko apustua egiten du bere eskumenen eremuan eta jardueraren funtsezko sektoreetan. Xede horrez, Bizkaiko Lurralde Historikoan klima-aldaketa arindu (BEGen igorpenak murriztu) eta horretara egokitzeko (lurraldea eta giza kokaguneak prestatzea) ekintzak abian jarriko ditu.
Halaber, nagusitzat hartzen da trebakuntza; alde batetik, erakundeko langileak prestatuko dira, eta, bestetik, gizarteak orokorrean parte hartuko du, eta ahaldunduko da.
Modu horretan, Aldundiaren beraren eraikinetan eta ibilgailuetan igorpenak gutxitzeaz gain, foru-politikek, besteak beste, hurrengo arlo hauetan eragingo dute: lehen sektorea, mugikortasuna edo industria.
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN IRAUNKORTASUNERAKO KONTSEILUA
Bizkaiko Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko iraunkortasun-politiken harremana, partaidetza eta koordinazioa gauzatzen ditu.

BIZKAIA DENONTZAT
"Bizkaia denontzat" legegintzaldiko planak 120 ekintza biltzen ditu lurraldearen etorkizuneko erronka nagusiei –krisi demografikoa, krisi klimatikoa eta digitalizazioaren erronka– erantzuteko eta garapen ekonomikoaren, garapen sozialaren eta ingurumen-babesaren arteko oreka lortzeko.
Bizkaia berdea planaren ardatzarekin Bizkaiko Foru Aldundiak bere ahalegina klima-aldaketaren aurkako borrokari gehitzen jarraituko du.

URBAN KLIMA 2050
I2019. urtearen hasieran, Urban Klima 2050 Euskadin klimaren aldeko asmo handieneko ekimen publiko-pribatua da.
20 entitate bazkidek parte hartzen dute, eta 2025. urtera arte 40 proiektu sustatzen dituzte, ia 20 milioi euroko aurrekontuari esker. Europako Batasunak onetsi du klima-aldaketa arindu eta hartara egokitzeko proiektu integratu eta erakusgarrien barruan.

BIZKAIKO AZPIEGITURA BERDE-URDINA
Azpiegitura berde-urdina lurraldeko naturagune eta gune erdi-naturalen sarea da. Helburu ditu biodibertsitatea kontserbatzea, naturako zerbitzuak iraunkortasunez erabiltzea eta lehengoratze ekologikoa.
Mugikortasun iraunkorra
Mugikortasuna gure bizimoduan pertsona ororen jardueretara lotuta dago. Eskolara ala erosketetara goazenean edo pertsona maiteak bisitatzen ditugunean mugitzen gara. Lanera edo aisialdiko jardueretara joaten garenean ala gure turismo abenturaz gozatzen dugunean lekualdatzen gara.
Joan-etorri horiek oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ala garraio-bitartekoak konbinatuta egiten ditugu. Hala eta guztiz ere, oraindik kutsatzen duen ibilgailu asko ari da zirkulatzen.
Aldundiak bide berdeak, bizikletetarako erreiak (bidegorri), Bizkaibusen zerbitzua eta errepideak eraiki eta mantentzen ditu lurralde guztia konektatzeko. Gainera, bere finantzaketaren bidez Bilboko metroa babesten du.
Atal honetan azaltzen dira mugikortasunaren arazoa eta klima-aldaketarekin harreman estua, bai eta mugikortasun iraunkorraren erronkak ere. Helburua da gizarte-ongizatean, ekonomia garatzean eta berotegi-efektuko gasak murrizten laguntzea.
UDALAK klimaren aldeko ekintzan
Bizkaiko udalerriek tokian jarduten dute klima-aldaketa gelditzen ahalegindu eta haren ondorioak arintzeko. Udaletako klima-ekintzaren planak natura-ingurunean eta hiriko eremuetan eragiten duten proiektuen bidez gauzatzen dira.
KLIMA-ALDAKETARI ETA ENERGIARI BURUZKO PLANAK
Ez dago bilaketa irizpideak betetzen dituen udalik eta/edo planik.
Erakutsi informazio testuala
Udalak eta planak banatzeko mapa
INGURUMEN-LAGUNTZAK
Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntzak ematen dizkie Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta energia hobe kudeatzeko.
Klima-aldaketari eta energiari buruzko laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, batetik, klima-aldaketarekin zerikusia duten azterlanak eta planak idaztea, eta bestetik, inbertsio-proiektuak gauzatzea aurrezki eta eraginkortasun energetikoaren arloan eta energia berriztagarriak bultzatzeko.
Modu horretan, udalek eta mankomunitateek klimaren aldeko konpromisoanneurri eraginkorrak planifikatu eta ezartzeko laguntza jasotzen dute.
Hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra sustatzeko laguntzak
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian hondakin organikoen bilketazabaltzeko udalen eta mankomunitateen jarduketak finantzatzen ditu.
Horri esker, tokiko erakundeek bosgarren edukiontzia edo marroia zabal dezakete, eta herritarrek gehiago eta hobe parte hartzen dute materia organikoaren bilketan.
Herritarrak eraginkor klimaren alde
Herritarren partaidetza funtsezkoa da klimaren erronkari aurre egiteko.Konpromiso horrek egoera berrietara egokitzeko bakoitzaren eta taldearen gaitasuna hobetuko du, eta biziko diren aldaketei erantzun solidario berriak emango zaizkie.
Inplikazio eraginkorra bermatzeko, informazio erraza baina zehatza eman behar da eta, era berean, gizarteko aktoreen artean aliantza- eta lankidetza-sareak sustatuko dira.
Informazio gehiago herritarrak klimaren alde eraginkor jarduteari buruz
Herritarrak eraginkor klimaren alde
Herritarren partaidetza funtsezkoa da klimaren erronkari aurre egiteko.Konpromiso horrek egoera berrietara egokitzeko bakoitzaren eta taldearen gaitasuna hobetuko du, eta biziko diren aldaketei erantzun solidario berriak emango zaizkie.
Inplikazio eraginkorra bermatzeko, informazio erraza baina zehatza eman behar da eta, era berean, gizarteko aktoreen artean aliantza- eta lankidetza-sareak sustatuko dira.
Informazio gehiago herritarrak klimaren alde eraginkor jarduteari buruz
Bizkaia Repara
Produktuen konponketaren bidez, hondakinen sorrera prebenitzea eta kontsumo jasangarri eta arduratsuko eredu bat sustatzea helburu daukan kanpaina.
10 euroko deskontua eskaintzen die kontsumitzaileei, 20 euro edo gehiagoko konponketa-zerbitzuetan, Bizkaiko establezimendu atxikietan.
Bizkaia Repara
Produktuen konponketaren bidez, hondakinen sorrera prebenitzea eta kontsumo jasangarri eta arduratsuko eredu bat sustatzea helburu daukan kanpaina.
10 euroko deskontua eskaintzen die kontsumitzaileei, 20 euro edo gehiagoko konponketa-zerbitzuetan, Bizkaiko establezimendu atxikietan.
ENPRESAK klimaren alde ekiten
Enpresaren munduak jarduketa-ahalmen handia du klima-aldaketaren erronkan. Ekintzailetza- eta berrikuntza-ahalmenak lehiakortasuna hobetuko du, energia aurreztuko da eta ekonomia zirkularra bultzatu ere bai, tokian eta globalean ingurumena hobetzeaz gain.
INGURUMEN-FISKALITATEA
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenen esparruan, enpresek kenkariak eta beste zerga-onura batzuk izan ditzakete, baldin eta inbertsio-proiektuak bultzatzen badituzte garapen iraunkorrerako, biodibertsitatea kontserbatzeko eta ingurumena hobetzeko, bai eta energia modu eraginkorragoan aprobetxatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko ere.
WASTE LAB BIZKAIA
Derion kokatuta dagoen hondakinen kudeaketaren jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari buruzko ikerketa, berrikuntza, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzen dituen erreferentziazko ikerketa- eta esperimentazio-zentroa da.
Xedea hondakin gutxiko gizartera trantsizioa gidatzea da, sentsibilizazio eta dibulgazio-jarduerak eginez.
BERDEAGO, IRAUNKORTASUNARI BURUZKO AZOKA
Profesionalentzako eta herritarrentzako topaketa-gunea, besteak beste, hurrengo gai hauek lantzeko: klima-aldaketa, energia iraunkorra, ingurumen-berrikuntza, erantzukizunpeko kontsumo arduratsua eta osasuna. Edizio deberdinez eta bere jarduerez goza daiteke Landakoko azokan (Durangon).
Berdeago Azokak bi alderdi nagusi ditu, Nature eta Energy, eta hiru egunez elkarrekin egongo dira:
- Berdeago Energy: energia-eraginkortasunerako, ingurumen-berrikuntzarako, mugikortasun iraunkorrerako eta ekonomia zirkularrerako gunea.
- Berdeago Nature: kontsumo arduratsuari buruzko azoka, elikaduraren, modaren, etxearen, osasunaren eta ongizate jasangarriaren inguruko eragileak eta jarduerak biltzen dituena.