BIoTA – Naturari eta Biosferari buruzko tailerrak

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, natura eta biosferari buruzko ingurumen-hezkuntzako doako tailerrak eskaintzen dira, 2024-2025 ikasturteko urtarrila eta ekaina bitartean egiteko.

Helburu nagusia naturari buruzko ingurumen-prestakuntza eta -partaidetza sustatzea da, eta natur ingurunearekin errespetuz jokatzeko ohiturak sortzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko. Tailerren bidez, eskolek beren inguruneko natura-aberastasuna eta ingurumen-kalitatea hobetzeko ekintzak garatzeko konpromisoa har dezaten laguntzen da.

Bi motatako tailerak daude:

  • Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra.
  • Landa ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra.
  • Hiri-baratzeen eta biodibertsitate tailerrak.

Izen-ematea

2024-2025 ikasturteko kanpaina zabalik dago Inskripzioak: biota.bizkaia@gmail.com

TAILERREI BURUZ

Natura-inguruneari eta giza jardueren eraginari buruz ingurumen-prestakuntza eta -partaidetza sustatzea eta natura-ingurunea errespetatzen duten ohiturak bultzatzea.

  • Hiriko eta landako biodibertsitatea.
  • Natura-ingurunea ikertu eta ezagutzea.
  • Hiriko baratzeak (eskolatan) eta biodibertsitatea.

Bizkaiko Lehen Hezkuntzako (6-12 urte) ikastetxeak.

Tailerrak doakoak dira, inskripzio-hurrenkeraren arabera, ikastetxe bakoitzeko kopuru mugatuarekin.

Tailerrek bi zati dituzte (teorikoa eta landa-irteera):

  1. Hitzaldiak ikasgelan, laguntzeko aurkezpen eta material didaktikoekin.
  2. 2. Ikastetxetik gertuko toki edo ingurune batean zehar ibilbide gidatua.