BIZKAIKO AZPIEGITURA BERDE-URDINA

Azpiegitura berde-urdina naturagune, leku erdi-naturalen eta bestelako ingurumen-elementuen sare ekologikoa da, eta biodibertsitatea kontserbatzeko nahiz naturako zerbitzuak iraunkortasunez erabiltzeko diseinatu eta kudeatu da. Era berean, lehengoratze ekologikoa lortu nahi du. Area lehor eta itsastarretan eremu eta bestelako osagai “berdeak” (natura parkeak, igarobide ekologikoak, hiri-parkeak…) eta “urdinak” (ibaiak, urmaelak, urtegiak) sartzen dira.

Kontrako muturrean daude azpiegitura grisak (errepideak, trenbideak…). Horiek azpiegitura berde-urdinetarako oztopoak eta “tirabira” puntuak suerta daitezke. Beraz, iragazkorragoak izateko eta “hesi-efektua” nahiz ingurumen-eragina murrizteko bidean egokitu behar dira (zarataren ondoriozko kutsadura eta gehiegizko argiteriaren kutsadurak).

Azpiegitura berde-urdina tresna garrantzitsua da natura kontserbatu eta lurraldea planifikatze aldera, bai natura- eta landa-ingurunean, bai hiriko ingurunean. Horrez gain, biodibertsitatea babesten eta lurraldearen zein paisaien ingurumen-kalitatea hobetzen laguntzen du.

AZPIEGITURA BERDE-URDINA

Hurrengo aurkezpenean zehatz-mehatz azaltzen da zer den azpiegitura berde-urdina (lurraldearen ingurumen-egitura) eta zer eremu sartuko diren Bizkaian horren barruan.

BIZKAIKO AZPIEGITURA BERDE-URDINA

Ikus-entzunezko honetan oso modu errazean bistara daitezke zer den azpiegitura berde-urdina, zer “piezak” osatzen duten eta nola hobetu nahi duten lurraldearen kalitatea eta ekosistemen osasuna.

Informazio gehiago

BIZKAIKO AZPIEGITURA BERDE-URDINA

Bideo honetan oso modu errazean bistara daitezke zer den azpiegitura berde-urdina, zer “piezak” osatzen duten eta nola hobetu nahi duten lurraldearen kalitatea eta ekosistemen osasuna.

Natura eta ongizatea Eraztun Berdean

Bilbo Metropolitarraren ingurunean naturak ematen dizkigun zerbitzu eta paisaia ugari daude. Ikus-entzunezko honetan Metropoliaren ingurune hiri-periferikoak ematen dizkigun zerbitzuak eta aukerak azaltzen dira, batzuetan ezezagun bezain baliotsuak.

Erreproduzitu bideoa

AZPIEGITURA BERDE-URDINEN MAPA

Hurrengo irudikapenean Bizkaiko azpiegitura berde-urdina ikus daiteke, Lurralde Antolamenduko Gidalerroek adierazten duten bezala. Halaber, igarobide ekologikoen bidez Euskadiko sare berde-urdinarekin bere konexioa bistaratzen da.

EKOSISTEMEN ZERBITZUAK

Ekosistemen zerbitzuak pertsonek eta komunitateek naturatik lortutako onurak dira, bai ohartzen garenean, bai eta oharkabeak ere.

Zerbitzu horiek hurrengo talde hauetan sailkatzen dira:

  • hornidura (ura, elikagaiak, energia).
  • erregulazioa (tokiko klima, ura araztea, izurriak kontrolatzea).
  • kultura (ezagutza, hezkuntza, aisialdia).

DIBULGAZIOZKO MATERIALA ETA MAPAK

Atal honetan informazioen bilduma eta Euskadin kartografiaren barruan sartutako ekosistemen zerbitzu-mapak ageri dira.

IKUSI MATERIALA

NATURAN OINARRITUTAKO KONPONBIDEAK

Infograma honetan Naturan oinarritutako Konponbideen (NoK) kontzeptua azaltzen da. Horri esker, zenbait erronka eta arazorentzat erantzunak aurkituko dira, ingurune naturalean eta geodibertsitatean nahiz biodibertsitatean funtsatuta.

IKUSI INFOGRAMA

DIBULGAZIOZKO MATERIALA ETA MAPAK

Atal honetan informazioen bilduma eta Euskadin kartografiaren barruan sartutako ekosistemen zerbitzu-mapak ageri dira.

NATURAN OINARRITUTAKO KONPONBIDEAK

Infograma honetan Naturan oinarritutako Konponbideen (NoK) kontzeptua azaltzen da. Horri esker, zenbait erronka eta arazorentzat erantzunak aurkituko dira, ingurune naturalean eta geodibertsitatean nahiz biodibertsitatean funtsatuta.

Ekosistemen zerbitzuak txertatzeko gida praktikoa

Gida praktikoa ekosistemen zerbitzuak lurralde- eta hirigintza-plan eta -programak formulazioan integratzeko.

IKUSI PRAKTIKA GIDA

EUSKADIKO EKOSISTEMEN ZERBITZUEN EBALUAZIOA

Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) ekimena da planetako ekosistemen egoera eta gizadiari zerbitzuak eta baliabideak emate aldera haren gaitasuna ezagutzeko. Ikerketa-proiektu hau Bizkaian Euskadiko Ekosistemen Ebaluazioa proiektuaren bitartez garatu da.

Informazio gehiago ebaluazioari buruz

Hezkuntza-baliabideak

Toki honetatik, ekosistemen zerbitzuekin lotuta, ingurumen-heziketarako baliabideak eskaintzen dituen atalera iritsiko zara.

IKUSI MATERIAL DIDAKTIKOA