KLIMA-ALDAKETA BIZKAIAN

Klima-aldaketa dagoeneko iritsi zaigu. Ondorioak itsas ingurunean eta landa- nahiz hiri-ingurunean igartzen dira. Beraz, fenomeno hau behatu eta aztertu behar dugu, Bizkaian zer eragin duen orain eta etorkizunean jakiteko. Hala, aurreratzeko eta eraginkortasunez erantzuteko aukera izango dugu. Beste Administrazio eta erkidego zientifiko eta teknologiko batzuekin batera, analisiak egiten dira, eta analisi nahiz datu adierazgarriak biltzen dira gehiago jakin eta hobe jarduteko.

Atal honetan informazioa eta mapak daude aditzera emateko aldagaien bilakaera, besteak beste, Bizkaiko klimarekin zerikusia duten tenperatura edo euriteak.

KLIMA-ALDAKETAREN DIAGNOSTIKOA

PDFLaburpen-agiri betearazlea (362 KB)

KLIMA-ALDAKETAREN AGERTOKIEI BURUZKO MAPA

Garrantzitsua da Bizkaiko baldintza klimatikoak zein izan diren eta etorkizunekoak nola izan daitezkeen ezagutzea. Hemen kontsulta ditzakezu azken hamarkadetako bilakaera-mapak eta etorkizuneko agertokiak aldagai desberdinetarako: tenperatura, prezipitazioa, etab.

Mapa ikusi ahal izateko, analisi eta pertsonalizazio cookie-ak onartu behar dituzu.

Datu-iturburua: Ihobe. Klima eszenarioak Euskadin eta datu serieak.

DATU AIPAGARRIAK

415 ppm CO2

Industria-iraultza hasi zenetik (1850. urtea) atmosferan karbono dioxidoaren edo CO2-ren kontzentrazioak gora egin du % 50 baino gehiago.

1,1 °C

Batez besteko tenperatura globala igo da, atmosferan berotegi-efektuko gas gehiago baitago.

20 cm

HAU DA 1900 URTEAZ GERO BEROTZE GLOBALAREN ONDORIOZ, ITSAS MAILA BATEZ BESTE NORAINO IGO DEN. GURE KOSTALDEAN ITSASOA URTERO 3 MILIMETRO IGOTZEN ARI DA.