Kirolak

KIROL GUNEAK: Parke bio-osasungarriak

Maiatzean, ekainean, irailean eta urrian, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko udal guztiei eskaintzen die beren parke bio-osasungarrietan dinamizazio saioak doan egiteko aukera.

Guztira 8 saio egingo dira:

  • 4 saio maiatzean eta ekainean zehar
  • 4 saio irailean eta urrian zehar

Saioak astean ordubetekoak izango dira, eta langile teknikoek zuzenduko dituzte. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak jardueren kontrol jarraitua egingo du.

HELBURUAK

Parke bio-osasungarrietan kirol-praktika segurua sustatzea.

Pertsonengan autonomia sortzea kirol-praktika osasungarrria egin ahal izateko.

Batez ere arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohitura sortzea.

IZENA EMATEKO BALDINTZAK

NORENTZAT DA?

  • 20.000 biztanletik beherako udalerrientzat, baldin, jarduera behar bezala garatzeko egoera onean dagoen parke bio-osasungarria badute.
  • Plaza kopurua mugatua denez, aurreko urteetan parte hartu ez duten udale emango zaie lehentasuna.

UDALERRIAREN BETEKIZUNAK

  • Talde bat antolatzea, gutxienez 6 pertsonakoa.
  • Jarduera sustatzea udalerrian, offline eta online baliabideen bitartez.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren logoa jartzea proiektuaren komunikazio-euskarri mota guztietan: liburuxkak, kartelak, webak, sare sozialak.

ZER ESKAINTZEN DIZUEGU?

Kirolariak
  • Saioetan parte hartzen duten kirolariei ariketak jasotzen dituen txantiloi bat emango zaie, autonomoki gauzatu ditzaten. Gainera, horren helburua da jarduera hobeto ezagutzea.
Udalerriak
  • Parkeen ebaluazioa, erabiltzaileek egindakoa.
  • Udalari txosten bat emango zaio, parkeko makinen egoera ebaluatzeko eta hobekuntza proposamenak helarazteko.
  • Gainera, parke bio-osasungarrian egin daitezkeen ariketen txantiloi bat emango zaio udalari, herritarrekin komunikatzeko kanalen bitartez banatu ahal izan dezaten.