KIROLGUNEAK: Kalistenia

Kalistenia terminoa kalós (eder) eta sthenos (indar) hitz grekoetatik dator, eta ariketa fisikoen multzo bat da zeinetan nork bere gorputzaren pisua erabiltzen duen bateko eta besteko gihar-taldeak indartzeko.

Kalistenian aritzeko, horretarako prestatutako parke bat behar izaten da, lagunartean «barra parkea» deritzona. Halako parkeetan hainbat ekipamendu egoten dira, hala nola flexio-barrak, uztaiak, barra paraleloak, etab.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako kalistenia saioan sustapenerako bideoa 2023

2023 MASTERCLASS!

NORK EMAN DEZAKE IZENA?

  • Masterclass-ean parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da.
  • Leku mugatuak daude, agintaritza eskudunak ezarritako arauen arabera, eta emailez berretsi behar dira aldez aurretik.

MAILAK

Masterclassean bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat

  • Hastapena: Hau izango da zure aukera baldin ez bazara kalistenian aritua, gutxitan aritu bazara edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: Hau izango da zure aukera baldin denbora badaramazu diziplina honetan entrenatzen eta truko aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

ORDUTEGIA

10:30-12:30

Oinarrizko egokitzapen fisikoa

  • Oinarrizko mugimendu-ereduak.
  • Indar-mailaren testa.
  • Ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera.
  • Oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat.

12:30-14:00

Hobekuntza kalistenian

  • Bizkaiko erreferenteen erakustaldia.
  • Kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua.
  • Puntu ahulen entrenamendua.
  • Lesioen prebentzioa.

EGINDAKO SAIOAK

Ikusi esteka

EU_Texto copiado al portapapeles:

BIDEO BERRIAK!

Ikusi esteka

EU_Texto copiado al portapapeles:

BIDEO GEHIAGO