Etorkizun handiko kirolarien baliabideen gida

ARAUDIA

imagenIndividualBizkaiko Foru Aldundia (BFA) 90/2024 Foru Dekretua, abuztuaren 21ekoa. Etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programa (2025).

ESKAERA EGITEKO EPEA

imagenIndividualEskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 3tik 24ra, biak barne. Eskabidea egin

ONURAK

imagenIndividual971/2007 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 13koa, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzkoa 2.3.c art. Unibertsitatean sartzeko egiaztapena, EAEko Errendimendu Handiko Kirolariaren merezimenduak betetzen dituztenentzat, Errendimendu Handiko Kirolarien (EHK) taldeak ezarritakoak.

KIROL-MEREZIMENDUAK

  • Nazioarteko kirol-lehiaketetan parte hartzea:
    • Kontuan hartuko da titulu ofiziala lehiatzen den nazioarteko lehiaketan parte hartzea, baldin eta partaidetza hori aldez aurreko sailkapenaren mende badago, betiere Espainiako edo Euskadiko selekzioen ordezkari bada.
    • Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzez gain, nazioarteko kirol-lehiaketetan gutxienez 5 herrialde edo estatutako ordezkariek parte hartu beharko dute.
    • Euskadiren ordezkaria izanez gero, kontuan hartuko diren lehiaketak Munduko edo Europako Txapelketak izango dira.
    • Lehiaketak nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta egon behar dira, eta haren modalitatea eta/edo diziplina Eusko Jaurlaritzaren modalitate eta diziplinen katalogoan aitortuta egon behar da.
    • Hipikaren kasuan, Oztopo Jauzien diziplinan, CSIO lehiaketak soilik hartuko dira kontuan (ez CSI).
    • Pilotaren kasuan, nazioarteko izaera dutela jotzen da honako hauek antolatutako lehiaketetan parte hartzea:
      1. Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa (Espainiako selekzioarekin parte hartzea).
      2. Eskupilotaren Nazioarteko Konfederazioa (Euskadiko selekzioarekin).
      3. World Handball Council (Euskadiko selekzioarekin parte hartzea ).
      4. Munduko Pilota Batzarra (Euskadiko selekzioarekin parte hartzea).
    • Surfaren kasuan, World Surf Leagueko honako proba hauek ere nazioarteko probatzat hartuko dira:
      1. Championship Tour.
      2. Challenger Series.
      3. Junior Tour, ekitaldi guztietan parte hartzen bada.
      4. Qualifying Series, baldin eta QS 10.000ko lehen posizioak lortu badira ranking bidez parte hartuz, eta ez gonbidapen bidez.
  • Espainiako Txapelketan parte hartzea, emaitza hauetakoren bat lortuz:
    1. Lehenengo, bigarren edo hirugarren postua proba olinpikoetako banakako Espainiako txapelketan.
    2. Lehenengo edo bigarren postua proba ez-olinpikoetako banakako Espainiako txapelketan.
      • Klub edo taldeka lortutako postuak ez dira baliozkoak izango.
      • Ez dira kontuan hartuko txapelketari berari erantsitako sailkapenak, non barneko sailkapenak egiten diren adinaren edo jaiotze-urtearen arabera.
      • Gimnastika erritmikoan, lehenengo kategorian lortutako emaitzak bakarrik hartuko dira kontuan, baldin eta banaka eta/edo batera parte hartzen bada.
    3. Espainiako errekorra haustea.
  • Kontzentrazioetan edo Teknifikazioetan parte hartzea, modalitateko Espainiako selekzioarekin:

    Espainiako Selekzioarekin egindako kontzentrazio edo teknifikaziotzat joko da dagokion Espainiako federazioak egindako deialdi ofiziala, non autonomia-erkidego ezberdinetako kirolariek parte hartzen duten. Ez dira kontuan hartuko sektore-kontzentrazioetarako deialdiak.

  • Euskal pilotaren modalitatean, profesionalaren aurreko kontratua izatea.
  • Banku finkoko arraun-modalitatean, beharrezkoa izango da:
    1. Espainiako txapelketan lehen postua lortu izana: batelak eta trainerillak.
    2. Liga Gorenean (Traineruak) txapelduna izatea; betiere, kirolari eskatzaileak ligako estropaden % 50ean gutxienez arraun egin badu.

ETORKIZUN HANDIKO KIROLARIEN ETA HOLAKOTZAT JOTZEKO HAUTAGAIEN KIROLARIEN ZERBITZUAK

  • Errendimendua hobetzeko entrenamendu fisikoei buruzko aholkularitza, orientazioa eta jarraipena. Honako hauek izango dira:
    1. Kirolariei eta haien inguruneari aholkuak eta orientabideak ematea.
    2. Aholkularitza eta orientazio ergo-nutrizionala.
    3. Kirol-teknikariekin elkarlana entrenamenduaren plangintzan eta egoera fisikoko programen diseinuan eta jarraipenean.
    4. Entrenamendu-planen eta lehiaketen jarraipena eta «feedbacka», banan-banan.
    5. Egoera fisikoko programak garatzeko eta gauzatzeko beharrezko materiala eta espazioa lagatzea.
    6. Egoera fisikoko programen tutoretza presentziala.
    7. Kirolarien eta haien teknikarien entrenamendu-sistemak dokumentatzeko beharrezkoak diren bitartekoak ematea.
    8. Testak eta analitikak interpretatzea.
    9. Prestakuntza akademiko eta/edo profesionalerako orientazioa.
  • Kirol zerbitzu medikuak planifikatu eta kudeatzeko aholkularitza.