Kirolak

DIRULAGUNTZAK ETA HOBARIAK

DIRULAGUNTZAK

Kirolariak 2021

Diruz laguntzea inskripzio, egonaldi, joan-etorri eta mantenu-gastuak, bai eta COVID19 pandemiarekin lotutako neurrietatik eratorritako gastuak ere.

TEKNIKARIAK 2021

Kirol-irakaskuntzetako sarrera-probaren eta matrikularen gastuen zati bat finantzatzeko bekak.

EKITALDI FEDERATUAK 2021.

Maiatzaren 21etik ekainaren 21era arte zabalik dago kirol-klub eta -erakundeek 2021ean ekitaldi horiek antolatzeko dirulaguntzen deialdia.

HOBARIAK

KIROL-ARLOKO LEHENTASUNEZKO JARDUERA BATEN ADIERAZPENA

ZER JARDUERA MOTATARAKO?

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoko herri-administrazioek eskola-kirolaren arloan antolatutako edo babestutako jarduerak.
  2. Kirol-kluben jarduerak eta kirol-ekitaldi edo -adierazpenak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren eta haren udalerrien izenak zabaltzea dakartenak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
    1. Nazioartekoak izatea, estatuz gaindiko kirol-federazioen egutegi ofizialetan sartuta daudelako edo federazio horiek kirol-interes berezia aitortu dietelako.
    2. Autonomia-erkidegoko edo estatuko gizarte-komunikabideetan presentzia izatea.
    3. 25.000 eurotik gorako aurrekontua izatea.

    Paragrafo honetan adierazitakoa gorabehera, ez da eskatuko bere a letran ezarritako betekizuna betetzea honako gertaera hauetan:

    • Helburu nagusia kirola sustatzea dutenak eta bi mila kirolarik baino gehiagok parte hartzen dutenak.
    • Jarduera gehiena Bizkaian egiten duten kirol-klubek izaera profesionala ez duten kiroletako estatu-mailako kirol-lehiaketa ofizialetako bi kategoria nagusietan parte hartzea.
  3. Kirol-instalazio berriak egitea eta kirol-instalazioak kontserbatzeko, eraberritzeko edo egokitzeko obrak egitea, betiere udalaren edo foru-aldundien titulartasuneko instalazioak badira.
  4. Kirol-kluben elkarteen edo batasunen jarduerak, baldin eta elkarte edo batasun horiek elkartutako klubak desagertzea badakarte.
  5. Beren jardueraren zati handiena Bizkaian emakumeen kirol-jarduerarekin egiten duten eta jarduera hori sustatu eta bultzatzen duten kirol-erakundeen jarduerak.
  6. Beren jardueraren zati handiena Bizkaian egiten duten eta desgaitasuna duten pertsonentzako kirol-jarduerak egiten dituzten kirol-erakundeen jarduerak, eta jarduera hori sustatzen eta bultzatzen dutenak.
  7. Jarduera gehiena Bizkaian egiten duten kirol-erakundeen jarduerak, kirol-modalitate autoktonoetan; hau da, arraunketa (banku finkoa), euskal pilota eta herri kirolak

ONURAK

Fiskalak, martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren 42. artikuluaren arabera.

ESKABIDEAK

PDF Eskabidea (134 KB)

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuaren bulegoak. (Errekalde zumarkalea 30. 48009, Bilbo).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Urtero eskatu beharko dute aitorpen horrek ondorioak izan behar dituen ekitaldiko abenduaren 1a baino lehen.

BETEBEHARRAK

Maiatzaren 21eko 55/2019 Foru Dekretuaren 16. artikulua.