Kirolak

ARGITALPENAK ETA KANPAINAK

ARGITALPENAK ETA AZTERLANAK

  • Foru Aldundian egunero lan egiten dugu Bizkaia bat eraikitzeko, non guztiok izango garen bere bizi-kalitatearen onuradun, eta, aldi berean, bere ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-garapena bultzatzeko benetako protagonistak sentituko garen.

    Ildo horretan, kirol sektorea nabarmentzen da, pertsonen balioen inguruko prestakuntzari lotutako gizarte-eraldaketarako tresna gisa eskaintzen dituen aukerengatik, etorkizuneko erronken ikusgarritasuna eta kontzientzia hartzeko plataforma nagusi gisa, eta, gainera, gure lurraldeko dinamismo ekonomikoaren eta aberastasun-sortzailearen eragile gisa, eskolako, federatutako eta herritar guztientzako kirol jarduera bultzatzeari dagokion guztian.

    Hain zuzen ere, Bizkaian dauden 4.000 klub edo talde, 45 federazio eta kirol-enpresa baino gehiagori aurre egiten ari zaien erronketako bat da beren kudeaketa-sistemetan integratzea zerga- eta lan-arloari lotutako administrazio-prozedurak, hala nola fakturak, kontratazioak, soldatapekoak, dietak, diru-sariak, BEZa, kirol materialaren merkaturatzea, etab. Horregatik sortu dugu Kirol Zerbitzuan gida hau.“Zerga- eta lan-kontsiderazioak.

    Bizkaiko Kirol Erakundeak”, beharrezko laguntza hori izan nahi duena eta kirol erakunde batek bere eguneroko jardueretan jarraitu beharreko prozeduren aplikazioari buruzko kontzeptuak argitu eta zalantzak argitu nahi dituena.

    Ziur nago Gida hau oso garrantzitsua izango dela kirol sektoreak Bizkaiari egiten dizkion askotariko ekarpenei balioa ematen jarraitzeko.

    PDF Zerga Gida 2021 (26.7 MB)

  • Kirola bizi-kalitatean eragin positiboa duten faktore nagusietako bat da eta horrela dago aintzatetsita. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaiko populazioaren kirol-ohiturak' azterlana egin du.

    Azterlan honek Bizkaiko kirol-sistema osatzen duten erakunde guztiei laguntzen die Lurraldeko herritarren joera eta beharrei erantzungo dieten kirol-ekimenak ezartzen, kirol-ohiturak modu osasungarriagoan, berdintasunezkoagoan, inklusiboagoan eta jasangarriagoan sustatzearen ondoreetarako.

  • Honako esteka hauen bidez, kirolarekin lotutako kanpainei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu.

KANPAINAK