
BIZKAIA GOAZEN 2030
Jarduera ekonomikoa eta enplegua dituen Bizkaia
1 ardatza, helburua:
Kalitatezko enplegua
Ekintza aukeratu:
-
Bizkaiko Foru Aldundirako lan-eskaintza publikoa
Aurrerapen-maila:
%100Helburua hautaketa-prozesuak egitea da, prozesu hori gainditzen dutenek foru enplegu publikoa eskuratzeko modua izan dezaten. Hala, egonkortasuna emango zaie langileei eta kalitatezko enplegua sortuko da.
Aurreko urtetako eskaintzak batera eta pixkanaka betearazten ari dira eta, zehazki, 2018an guztira 386 plaza zituzten 17 deialdi egin dira eta aurreko urteko 5 deialdi kudeatu dira. Hauetatik, 13 kategoria ezberdinetako 94 pertsona hautatu dira 2018an (64 emakume eta 30 gizon) eta, horrela, 2016an ireki zenetik, 200 plaza baino gehiago bete izan dira. Gaur egun, Giza Baliabideei buruzko Plana betetzeko, barne-sustapena helburu duten 4 deialdi burutzen ari dira, guztira 50 plaza dituztenak, eta dagoeneko 27 plaza azterketara (2019an egingo dena) deituak izan dira. Azkenik, administrazioko azpieskalako 308 plazarako deialdia egin da, zeinaren tramiteak % 99an modu telematikoan egin diren lehenengo aldiz.
Azken deialdi hau kontutan hartuz gero, 600 plaza baino gehiagoren deialdia onartu da 2015tik eta, beraz, epe honetarako aurreikusten zen plaza kopurua gainditu da. Hortaz, nahiz eta deialdi bakoitzak bere bidea egin eta batzuen zikloa 2019. urtean bukatu, orain arte zehaztutako helburuak bete direla uste da, hala nola Bizkaian enplegu publikoa finkatzea, bitarteko lana murriztea eta erakundearen barne-egitura bera sendotzea.
-
Enplegu-anezkak (ANEZKA) sortzea Bizkaiko eskualdeetan
Aurrerapen-maila:
%1002016an zehar enplegurako 3 anezka sortu eta amaitu ziren, hau da, Bilbo, Ezkerraldea eta Enkarterrikoa. 2017an, 2016ko urrian abian jarri ziren beste 8 anezka amaitu ziren: Bilbo eta Ezkerraldeko bigarren anezkak (Fundación Telefónica-ren lankidetzarekin burutu zirenak eta finantzaketan Europako Gizarte Funtsak ere lagunduta daudenak) eta lehenengoak izan zirenak Busturialdean, Uribe-kostan, Nerbioi-Ibaizabalen, Meatzaldean eta Durangaldean, eta hirugarren anezka bat Bilbon. Era berean, beste 5 anezka berri jarri ziren abian Bilbon eta Eskuinaldean (bata eta bestea Telefónica-ren lankidetzarekin eta finantzaketan Europako Gizarte Funtsak lagunduta); halaber, abian jarri ziren Ezkerraldean, Meatzaldean eta Nerbioi Garaian. 2018ko ekitaldian, alde batetik, 2017an abian jarritako anezkak bukatu dira eta, bestetik, urrian 4 anezka abiarazi dira Bilbon (2), Ezkerraldean eta Eskuinaldean, guztira 81 parte-hartzaile dituztenak (48 emakume eta 33 gizon). Anezkak hurrengo martxoaren 29an eta apirilaren 5ean bukatuko dira.
Behin hauek bukatuta, abian jarritako anezka kopurua 21 da, Bizkaia Goazen 2030n zehaztutako helburua baino 1 gehiago. 2019an beste bi anezka abiarazteko asmoa dago.
-
Bazterkeria-arriskuan dauden langabeak laneratzeko plana
Aurrerapen-maila:
%1002016ko ekainaren 14ko 110/2016 Foru Dekretuaren bidez, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezarri ziren (Lan Berri programa).
Helburua laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak ohiko lan merkatu arruntean sartzea izan da, eta, horretarako, 45 urtetik gorako langabeak, iraupen luzeko langabeak eta bazterkeria-arriskua duten langabeak hartu ditu aintzat.
Lanberri programa 2017ko ekainaren 30ean amaitu zen eta parte hartu zuten pertsonak 5.467 izan ziren. Programaren bidez hiru neurri garatu ziren:
- Lan-gaitasuna (orientazioa, talde prestakuntza, bitartekaritza eta laneratzea). Atal horretan parte hartu dutenak 627 pertsona izan ziren.
- Gaitasun pertsonal eta profesionaletan trebatzea. Kasu honetan parte hartzaileak 4.840 izan ziren.
- Kontratazioan laguntzea. Lanberri programak guztira 315 kontratazio bideratu zituen.
-
Gazteen enplegagarritasuna sustatzeko plana
Aurrerapen-maila:
%1002016ko maiatzaren 31ko 102/2016 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko langabetu gazteen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezarri ziren.
Helburua 30 urtera arteko langabe bizkaitarrak ohiko lan-merkatuan sartzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea izan da.
Gazteen enplegugarritasuna sustatzeko programa 2017ko ekainaren 30ean amaitu zen. Programaren bitartez hiru neurri garatu dira:
- Lan-gaitasuna (orientazioa, talde prestakuntza, bitartekaritza eta laneratzea): Oinarrizko ikasketak amaitu gabe dituzten, DBH edo Batxillergoa egin duten edo Lanbide-Heziketako titulazioa duten gazte langabeei zuzenduta dago. Parte hartu zuten pertsonak: 495.
- Gaitasunetan trebatzea: Erdi edo goi mailako Lanbide-Heziketako titulazioa duten gazteei edo gradu-ikasketak amaituta unibertsitateko titulazioa duten gazteei zuzenduta dago. Trebakuntzako jardueretan parte hartu zuten pertsonak 1.666 izan dira.
- Kontratazioari laguntzea: Enplegugarritasunaren Programaren bidez lortu ziren laneratzeak 210 izan ziren.