IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA
Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila ingurune naturalaren garapena zaintzez eta babestez arduratzen da eta, aldi berean, gure lurraldeko lehenengo sektorea babestu eta sustatzen du. Horregatik, oinarrizko bi jarduera eremu ditugu: ingurumena eta nekazaritza.
Gure helburua Bizkaia orekatua lortzea da, modu iraunkorrean bizi eta hazteko. Nolanahi ere, horraino iristeko 500 pertsona ditugu herritarren zerbitzura.
Aurrekontua 2020
Bizkaiko Foru Aldundia
73,885,000 €*
1,285,578,000 euroko guztizko aurrekontuaren %5.75*
Langileriaren ordainsariak, herri zorra eta konpromiso instituzionalak alde batera urzitako aurrekontua.
ZER EGITEN DUGU?
INGURUMEN ZUZENDARITZA
Zuzendaritza honek bi zeregin ditu eta herritar gehienek ezagutzen dituzte: batetik, hiri hondakinak kudeatzea eta, bestetik, hondartzen kudeaketa sistema zuzendu eta koordinatzea. Azkenekoan salbamenduaren eta sorospenaren zerbitzuak, baita garbiketa eta mantentze-lanei buruzkoak ere sartzen dira, hareatzak ekipamenduez hornitzeaz gain.
Halaber, ingurumen iraunkortasunaren eremuan politikak eta ekintzak sustatzen dira, ingurumenaren ikuspegitik hezi eta kontzientziatzeko planak bultzatu ere bai, natura kontserbatzeko jarduerak sustatzen dira, baita espazio natural babestuak kudeatu ere.
Zuzendaritzak ingurumen ebaluazioak, aitorpen estrategikoak eta ingurumen inpaktuari buruzkoak burutzen ditu, ingurumen txostenekin batera. Geoaniztasun, bioaniztasun eta paisaiari buruzko ekintza planak egin eta garatzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri nahi dituen ingurumen azpiegituren obrak gauzatzeko jarduera guztiez gain.
Era berean, aisialdiko gune berriak sustatzen dira, udalerriei Tokiko Agenda 21 ezartzen laguntzen zaie, Bizkaiko azpiegitura hidraulikoak aztertzen dira eta zerga-sistema iraunkorrarekin zerikusia duten gaiak izapidetu ere bai Ogasunaren Foru Sailarekin koordinatuta, besteak beste.NEKAZARITZA ZUZENDARITZA
Zuzendaritza honen zereginen artean honakoak daude: landa egiturak eta azpiegiturak sustatzea, landareen ekoizpena eta osasuna, mahasgintza eta enologia edo animalien ekoizpen eta osasuna. Ildo horri eutsiz, adibidez, LGENF eta FEAGASk finantzatutako laguntzak eta nekazaritza nahiz abeltzaintzaren ustiapenen berariazko diru-laguntzak kudeatzen dira eta kalitatezko nekazaritza ekoizpenetan berrikuntza babesten da.
Gainera, zuzendaritza kontserbazioaren, antolamenduaren eta baso ekoizpenaren ikuspegitik Bizkaiko mendiak zaintzez arduratzen da. Ildo horri jarraiki, Sail honen erantzukizuna da baso suteen kontra defendatzea eta basoko agenteen jarduera koordinatzen du.
Aldi berean, ehiza eta arrain aberastasuna kudeatzen du (esaterako, ehizarako eta arrantzarako denboraldiak zehaztuz, debekualdiak eta debeku bereziak definituz, basoberritzeak xedatuz...) eta fauna basatia berreskuratzez arduratzen da. Horretarako, Gorlizko Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa du.
Izapideak eta laguntzak
Programak eta zerbitzuak
- Guztiak
- NEKAZARITZA
- HONDAKINAK
- URA
- FAUNA
- OSASUN PROGRAMAK
- BASOAK
- ONDARE NATURALA
- HONDARTZAK
- ZARATA
- PROTOKOLOAK ETA ZIURTAGIRIAK
-
Zallako Frutagintzako Estazioa
Zallako frutagintzako estazioak nekazariei prestakuntza praktikoa eskaintzen die. Bertan laboreetan nekazaritza esperimentuak eta saiakuntzak egiten dira eta mahatsaren laborea berreskuratzeko lanean dihardute.
-
Txakolinaren ikasgela
Txakolinaren ikasgela Bizkaiko txakolinari buruzko prestakuntza eta ezagutza programa da.
-
Bizkaiko Txakolina J.D.
Jatorri Deitura duten upeltegien gida.
-
Tratamendu fitosanitarioetarako oharrak
Tratamendu fitosanitarioetarako oharren zerbitzua, lurraldeko zona desberdinetan landa-behaketetan oinarrituta. El servicio ofrece la posibilidad de suscribirse a los avisos.
-
Nekazaritza-meteorologiaren informazioa
Bakio, Iurreta, Lezama, Morga, Muxika eta Zallan kokatutako estazioen sareak Bizkaiko nekazarientzat nekazaritza-meteorologiaren informazio erabilgarria eskaintzen du.
-
Produktu fitosanitarioak: erabilera eta hondakinen gehieneko mugak
Zerbitzu honek onartuak eta baztertuak dauden edo berraztertzen ari diren substantzia aktiboak kontsultatzeko aukera eskaintzen du, hondakinen gehieneko mugak adierazteaz gain. Produktuak erabiltzeko erregistro orrien ereduetarako sarbidea ere ematen du.
-
Gidak
Zerbitzu honen bitartez, produktuen tratamenduei buruzko gidak, produktuen fitxak eta mahasgintzako nahiz enologiako aldizkariak lor daitezke.
-
Argitalpen eta informazio teknikoak
Izurri, gaixotasun eta ekoizpen teknika, tratamendu, makinariari… buruzko argitalpen eta informazio teknikoak.
-
Ereinaldiak
Ereinaldiak, nagusiki, aire zabalean egindako baratze laboreetarako eta Bizkaian ohiko nekazaritza-klimaren baldintzak.
-
Nekazaritza-ingurumeneko programa
Bizkaiko nekazaritza-ingurumenari buruzko programak honako helburuak ditu: batetik, nekazaritzaren eta ingurumenaren eremuan politika europarren xedeak lortzea eta, bestetik, Bizkaiko nekazariek errenta egokia berma dezaten laguntzea.
-
Hondakin ez organikoen kudeaketa plana
Hondakin ez organikoen kudeaketa planak produktu fitosanitarioak izan dituzten ontzien gaikako bilketa zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzuak ontzi hutsak, ontziak hondar solidoekin edo ontziak hondakin likidoekin jasotzen ditu.
-
Bizkaiko nekazaritza-elikaduraren sektorea
Zerbitzu honek hurrengoei buruzko informazioa eskaintzen du: Elikadura eta abeltzaintzako produktuak. Bizkaiko Txakolina. Bizkaiko Sagardoa. Sektoreko elkarteak eta erakundeak. Nekazaritza azokak eta merkatuak.
-
Nekazaritza Zorurako Funtsa
Zerbitzu honen bidez Bizkaiko nekazaritza zorurako funtsa arautzen duen dekretura iritsiko da. Banatzeko nekazaritza loteei buruzko informazioa eskaintzen du eta eskatzeko inprimakia dago eskura.
-
Baserri turismoa
Landetxeetarako laguntzen informazioa eta Nekatur erreserba zentralera nahiz Euskadiko landetxeen katalogora lotura.
-
Landa-garapena
Landa garapenerako programak ondorengo helburuak ditu: Mendiko zonetan nekazaritza ustiapenei gutxieneko diru-sarrerak ziurtatzea. Zona horiek gutxieneko gizarte ekipamendu eta azpiegiturez hornitzea. Ekonomia aniztuz errenten konbinazioa ziurtatzea. Kultura ondarea zaintzera bideratutako ekintzak bultzatzea.
-
Nekazaritzaren hedapena
Zerbitzu honek landako biztanleei nekazaritzan dauden aurrerapenen berri ematen die. Horretarako, erakustaldiak, hitzaldiak edo bidaia kolektiboak antolatzen dira eta informazio orrialdeak, kartelak edo kontaktu pertsonalak gauzatzen dira.
-
Eskualdeko nekazaritza-bulegoak
Eskualdeko nekazaritza bulegoak kontsulta eta gestio guztietarako leihatila bakar eta hurbilak dira. Nekazariek Foru Aldundiarekin egin behar dituztenei erantzuten diete.
-
Uri hondakinen kudeaketa
Aldundiak bultzatzen duen Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzko informazioa.
-
Hiri Hondakinen Behatokia
Behatokiak lan egiten du Bizkaian sortzen diren hiri hondakinak lokalizatu, sailkatu eta zenbatesteko.
-
Materia organikorako bosgarren edukiontzia
Etxeko hondakinen frakzio organikoa jasotzeko bosgarren edukiontzia ezartzeari buruzko informazioa eta 2017an ezartzeko dirulaguntzak.
-
Berrerabilpenerako edukiontzia
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du gaikako bilketa eta tresnak eta produktuak berrerabili, birziklatu eta kontsumo iraunkorrerako prestatzea.
-
Hondakinen aurrezaintza
Bizkaiko Hiri Hondakinen Prebentzio Planari eta prebentzio ekintzei buruzko informazioa.
-
Garbiker
Garbiker sozietate publikoaren funtzioa gakoa eta instrumentala da Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren alderdi oso garrantzitsuak garatzeko orduan.
-
Zabalgarbi
Zabalgarbi eratzearen helburua izan zen hiri hondakinei energia-balioa emateko bi solairu eraikitzea, kontrolerako eta ingurumenaren zaintzarako sistemarik aurreratuenak izango zituztenak.
-
Bizkaiko Zabor Berziklategia
Bizkaiko Zabor Berziklategia arduratzen da, 1999az geroztik, Bizkaian sortutako ontziak eta ontzien hondakinak bereizi eta sailkatzeaz.
-
Berziklatu
Tamaina handiko hondakinen tratamendu osoa, gizarteratzeko enplegua sortzearen bitartez.
-
Ur-meteorologiari buruzko datuak
Zerbitzu honek Bizkaiko ur-meteorologiako estazioetan jasotako datuei buruzko informazioa eskaintzen du.
-
Txostenak
Bizkaiko ur kalitateari eta ingurune urtarrari buruzko txostenak lor daitezke, baita ur-meteorologiaren kontrol eta kalitate sarearen txostenak ere.
-
Bizkaiko Basoko Fauna Berreskuratzeko Zentroa
Zentroa 1999. urtean sortu zen eta Gorlizen kokatuta dago. Basoko espezieen indibiduoak berreskuratzez arduratzen da. Azken helburua askatzea da, baina, xede horrez, bizirik irauteko eta ekosistemara eranstean negatiboki ez eragiteko gutxieneko bermeak izan behar dituzte.
-
Behi, ardi eta ahuntzaren esne gordinaren kalitaterako programa
Zerbitzu hau esnearen kalitatea eta ustiapenaren baldintza higieniko-sanitarioak kontrolatu eta ebaluatzez arduratzen da.
-
Hegaztien plana
Plan honen helburua ustiapenen eta eskortako hegaztien osasun-egoera egokia bermatzea da, bai gizakientzat badira, bai ugaltzeko edo arrautzak ekoizteko badira.
-
Zoologia guneak
Zerbitzu hau animalien dendak, txakurtegiak eta zoologia parkeak ikuskatzez, kontrolatzez eta zaintzez arduratzen da.
-
Albaitaritza sendagaiak
Albaitaritza sendagaien zerbitzuak animalia jatorriko elikagaien, animalia bizien eta ustiapenen gainean erabilera zaintzen du, bere preskripzioa gehiago kontrolatzeko.
-
Kontrolik gabeko abereak biltzea
Zerbitzu hau Bizkaian kontrolik gabeko abereen bilketaz arduratzen da, bi ukuiluetara eramateko: Lemoa eta Galdamesera.
-
Animalia gorpuak biltzea
Aldundiak abeltzainei behi animalien gorpuak bildu eta, ondoren, suntsitzeko zerbitzua eskaintzen die, ustiapenean hil badira. 24 ordutan deitzeko harremanetarako telefonoa 944465297 da. Animalia bat hiltzen denean berehala abisatzea gomendatzen da.
-
Baso suteei buruzko estatistikak
Zerbitzu honek azkeneko urteetan izandako suteen kopuruari eta kaltetutako azalerari buruzko informazioa eskaintzen du.
-
Gorbeia, Urkiola eta Armiñongo parke naturalak
Atal honek hiru parke naturaletan zehar egin daitezkeen ibilbideei buruzko informazioa eskaintzen du, baita beren historia edo zerbitzuei buruzkoa ere.
-
Biotopoak
Zerbitzu honek Itxina, Gaztelugatxeko San Joan eta Bizkaiko Meatzaldeko biotopoei buruzko informazioa eskaintzen du.
-
Eskalada arautzea
2010az gero Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean eskalada guneak arautzen ditu eta urtero berraztertzen ditu, eskalatzaileek hegaztiei sortutako eragozpenak murrizteko.
-
Iraungitzeko arriskua duten espezieak eta bitxiak kudeatzeko planak
Zerbitzu honek Bizkaiko fauna eta flora autoktonoa kontserbatzeko lanean dihardu eta desagertzeko arriskuan dauden espezieak babesten ditu. Hona hemen babesten dituen animalia batzuk: hegazti nekrofagoak, bisoi europarra, ekaitz-txori europarra, ubarroi mottoduna edo arrain arantzatsua.
-
Atsedenlekuak
Bizkaiko Foru Aldundiak, udalekin batera, Bizkaiko atsedenlekuak kudeatzen ditu eta eskaintzen dituzten ekipamenduak eta zerbitzuak mantentzez arduratzen da.
-
Sorospen zerbitzua
Bizkaiko Aldundiak sorospen zerbitzua eskaintzen du kudeatzen dituen 28 hondartzatan, ekainean denboraldia hasten denetik irailean ixten denera arte.
-
Bizkaiko hondartzei buruzko informazioa
Aldundiak urte osoan web orriaren bitartez mareen ordutegien, uren kalitatearen edo eguraldiaren informazioa ematen du.
-
Gida teknikoak
Zerbitzu honek udalei eta eurentzat lanean diharduten adituei irizpideak eta gakoak ematen dizkie, zarataren arloan legeria aplikatzeko orduan.
-
Ohitura osasuntsuak
Zerbitzu honek zarataren ondorio kaltegarria babesteko aholku erabilgarriak eskaintzen ditu.
-
Informazio akustikoa
Zerbitzu honek giroko zaratari buruzko mapen informazioa eskaintzen du: errepideak, trenbideak, herri bideak eta industria. Informazioa Bizkaiko udalerri bakoitzaren arabera antolatuta dago.
-
Asiako liztorra
Bizkaiko Foru Aldundiak jarduketa-protokolo berri bat abiarazi du Vespa velutina liztor asiarrari aurre egiteko, lurraldeko udalekin lankidetzan eta zerbitzu honen bidez lor daiteke.
-
Ingurumen eta kalitate ziurtagiriak
Bizkaiko hondartzetako ingurumen eta kalitate ziurtagiriak

albisteak
-
Aldundiak Gaztelugatxeko Donienerako sarbidea itxiko du, lur-jausi handi baten ondorioz
urtarrilaren 7(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila Ingurumeneko Zuzendaritzako teknikariak gertakariaren tokian daude, eta lur-jausi lehen balioespena egiten ari dira. Lur-jausiak Urizarretako eta Ermuko sarbideen bidegurutzearen eta ermitara... Irakurri gehiago →
-
Bizkaiko Foru Aldundiak itsas txakur grisaren ale gazte bat askatu du; Bermeoko portuan agertu zen abenduaren 11n
abenduaren 22(a)
- Bideodun albiztea
- Argazkidun albiztea
- Audiodun albiztea
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila Animaliak zauri arin bat zuen aurpegian, eta oso ahul zegoen, ziur asko aurkitu aurretik Bermeoko kostan erregistratutako itsas ekaitzen korronteek arrastaka eraman izanaren ondorioz Animalia... Irakurri gehiago →
-
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak aurrekontua berrorientatu du bere menpeko jarduera ekonomikoa indartzeko
abenduaren 16(a)
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila Foru sail horrek 62.660.000 euro izango ditu datorren urtean, eta proportzionalki banatuko dira Ingurumenaren eta Lehen Sektorearen eremuen artean (% 45,94 eta % 45,05, hurrenez hurren),... Irakurri gehiago →