
BIZKAIKO UDALERRI ETA MANKOMUNITATEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, 2025AN HERRITARREN ETA GIZARTEAREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO
Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza lerro bat jarri du abian udalerri eta mankomunitateentzat, 2025erako Bizkaian herritarren eta gizartearen parte-hartzea bultzatzeko.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 27an ireki zen, eta 2025eko otsailaren 14an amaitu zen, 13:30ean.
Harremanak: partaidetza@bizkaia.eus
Erakunde onuradunak
Bizkaiko Lurralde Historikoko UDALERRIAK eta MANKOMUNITATEAK.
Gehienez ere proiektu bat aurkeztu ahal izango dute
Salbuespena: aurkeztutako proiektua 2. arloari badagokio, bigarren proiektu bat aurkeztu ahal izango da (beste 2 arloetako edozein).
Betekizunak
- Parte-hartzeko proiektuak 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira (biak barne).
- Partaidetza-prozesuek toki-eremuko gaiekin zerikusia izan beharko dute, baldin eta gai horien konponbidea haien eskumenekoa bada.
Jarduketa arloak
Hiru jardun-arlo lagunduko dira diruz:
-
1. ARLOA. PARTE-HARTZE PROZESUAK
Udalerriaren eta/edo mankomunitatearen garapen jasangarrirako erronka garrantzitsuak diren eremuetan herritarren eta gizartearen partaidetza-prozesuak.
Zehazki, honako eremu hauetakoak:
- Mugikortasun iraunkorra.
- Autokontsumo eta energia-efizientziari buruz ereduak.
- Zaintza-ereduak.
- Zahartze aktiboa.
- Bakardaderako eta isolatze sozialerako irtenbideak.
- Haur eta gazteen parte-hartzea sustatzea.
- Aisialdiko, denbora libreko, nerabezaro eta gazteen arloko politika-ereduak.
- Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna.
- Gizarte- eta ingurumen-garapenari loturiko boluntariotza.
- Merkataritza eta turismo lokala.
- Garapen ekonomiko endogenoa.
- Ekonomia zirkularra.
- Topaketa komunitarioetarako guneen eredu berriak definitzea (parkeak, plazak, etab.)
- Aurrekontu parte-hatzaileak.
-
2. ARLOA PARTE-HARTZE KANAL DIGITALAK
Herritarren eta gizartearen partaidetza-prozesuak, herritarren eta entitate lokalaren arteko harreman digitala sustatzea eta eten digitala murriztea helburu dutenak.
Prozesu horien helburua izan behar da herritarrek jada existitzen diren bitartekoak gehiago erabiltzea, eta zerbitzu digital berrien beharrak, hobetzeko aukerak eta eskaerak identifikatzea.
Prozesu horietan, herritarren informazio- eta prestakuntza-ekintzak egin ahal izango dira, dauden zerbitzu digitalekin lotuta, baldin eta beharrezkoak badira parte hartzeko jarduerak errazteko.
-
3.PARTE-HARTZE FOROAK
Herritarren eta gizartearen partaidetzarako gune eta organo formalak sortu, biziberritu eta hobetzera bideratutako proiektuak.
Zehazki, honako helburu hauek dituzten proiektuak lagunduko dira diruz:
- Udal-eskumeneko eremu batean parte hartzeko gune edo organo formala sortzea, gai-eremu horretan organo edo espaziorik ez dagoenean.
- Herritarren eta gizartearen partaidetzarako lehendik dauden espazioak eta organo formalak biziberritzea eta hobetzea, modu eraginkorrean funtzionatu ahal izateko aktibazioa behar dutenak.
Zuzkidura ekonomikoa
400.000 euro.
1. arloa eta 2. arloa
Taula honen arabera ezartzen da diru-laguntzaren zenbatekoa:
Proiektuak lorturiko balorazio teknikoa | Ehunekoa | Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€) |
---|---|---|
35 puntu edo gehiago | % 80 | 12.000 |
30 eta 34,9 puntu artean | % 70 | 10.500 |
25 eta 29,9 puntu artean | % 60 | 9.000 |
20 eta 24,9 puntu artean | % 50 | 7.500 |
Ehunekoa
% 80
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
12.000
Ehunekoa
% 70
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
10.500
Ehunekoa
% 60
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
9.000
Ehunekoa
% 50
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
7.500
20 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.
3. arloa
Taula honen arabera ezartzen da diru-laguntzaren zenbatekoa:
Proiektuak lorturiko balorazio teknikoa | Ehunekoa | Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€) |
---|---|---|
35 puntu edo gehiago | % 80 | 6.000 |
30 eta 34,9 puntu artean | % 70 | 5.000 |
25 eta 29,9 puntu artean | % 60 | 4.000 |
20 eta 24,9 puntu artean | % 50 | 3.000 |
Ehunekoa
% 80
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
6.000
Ehunekoa
% 70
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
5.000
Ehunekoa
% 60
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
4.000
Ehunekoa
% 50
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa (€)
3.000
20 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.
Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 27an ireki zen, eta 2025eko otsailaren 14an amaitu zen, 13:30ean.
Informazio gehiagorako partaidetza@bizkaia.eus
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Partaidetza-prozesuaren proiektuaren memoria, honako atal hauei buruzko informazioa zehaztuta:
- Garatu nahi den partaidetza-proiektuaren deskribapena, entitate lokalarentzat zer garrantzi duen adierazten duela.
- Proiektuaren helburuen definizioa.
- Proiektuaren metodologiaren definizioa.
- Proiektuaren dinamiken definizioa.
- Proiektuaren kronograma.
- Memoria ekonomiko bat, proiektuaren gastuen zerrendari buruzko informazioa zehatz jasotzen duena, proiektuari lotutako kontzeptuen arabera banakaturik.
- Banku-helbideratzearen fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo bertan dauden datuak aldatu nahi badira.
Beste deialdi batzuen emaitzak
Diruz lagundutako proiektuak eta erakundeak deialdien ebazpenari buruzko foru-aginduetan kontsulta daitezke: