BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN PARTAIDETZA EREDUA

Herritarren partaidetza ezinbestekoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren jardunean, eta, hori egiteko, herritarrek politika publikoak zehazteko eta politika horiek egikaritzeko edo kudeatzeko moduak definitzeko moduak eta prozedurak garatzen dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartze ereduak erraztu egiten du gizarte zibila sektore publikoko zereginetan inplikatzea, gizarte kohesioa sustatzen du, tolerantzia, gizarteratzea, elkartasuna eta berdintasuna defendatzen ditu eta politika eta administrazio ekimenaren eraginkortasun eta legezkotasun handiagoa erraztean du, izan ere, politika publikoetan txertatzen du herritarren ezagutzek, irizpideek eta esperientziek osatzen duten aberastasuna.

  • ELKARTASUNA
  • TOLERANTZIA
  • LEGITIMITATEA
  • INTEGRAZIOA
  • BERDINTASUNA

Herritarren ezagutzen, irizpideen eta esperientzien aberastasunaz elikatzen gara

  • Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko gizartearen erronkak eta etorkizuneko konpromisoak jorratzen ditu, horretarako, modu koordinatuan, aldundiak erronka eta konpromiso horiek kudeatzen duen inplikazioa erraztuz.
  • Bizkaitarrek modu aktiboan politika publikoak sortzeko duten eskubidea errazten dugu, eta herritarren ezagutzak eta esperientziak aprobetxatzen ditugu, ekintzak sustatuz eta bizkaitarrek gai publikoetan duten esku-hartzea gehitzeko jarduketak bideratuz.
  • Herritarrentzako, erakunde eragileentzako, eragile sozial eta ekonomikoentzako eskuragarri dagoen aukera da, non akordioak egiteko eta konpromisoa eta lankidetza sustatzeko adostasun elkarguneak bilatzen ditugun.
  • Entzun egin nahi dugu eta harremanak sortu nahi ditugu. Herritarrentzako garrantzitsuak diren gaietan, herritarrek parte hartzea eta erabakiak hartu ahal izatea erraztea. Norbanakoen ikuspuntutik haratago joatea, kolektibotasunak garrantzia hartzeko. Izan ere, herritarren eta gizartearen parte-hartzea aldundiaren DNAn dago.
  • Bizkaitarrek foru aldundiaren politikak, programak eta zerbitzuak sortzen, horien jarraipena egiten eta ebaluatzen parte-hartzearen alde gaude, hala, herritarrengandik gertu dagoen administrazio publikoaren eredua sustatzen jarraitzeko, eta, hori guztia, Bizkaiko garapen jasangarria oinarritzat duten eraginkortasun, efizientzia, gardentasun eta erantzunkidetasun printzipioak betez. Erakunde eredu horrekin, herritarren beharrak erantzun fidagarri bihur daitezke.

Gobernu irekiaren eredua defendatzen dugu, herritarren parte hartzeko ekimenak sustatzen dituena. Bizkaia irekia eta partaidetzailea.

Gure herritarrekin eta Bizkaiko eragileen eskutik lan egiteko aukera ahalik eta gehien aprobetxatzea ahalbidetzen duten sei printzipio daude gure ereduaren oinarrian

Hauek dira Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarren partaidetza eredua definitzen duten irizpideak eta printzipioak:

  1. Herritarren parte-hartzea ezinbesteko tresna da Bizkaiko Foru Aldundiaren gobernamendu ereduan, eta ezinbesteko elementua da bere politika publikoak diseinatzeko, ezartzeko eta kudeatzeko.
  2. Herritarren parte-hartzea Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketan gehitzeko mekanismoei esker, gizarte aniztasuna gehitzen da, lurraldean bizi diren pertsonen interesak agenda publikoan gehitzea errazten da, herritarrak modu indibidualean partaidetza sustatzen da eta gizarte zibilaren funtzioa sendotzen da.
  3. Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza ereduak beharrezko baliabideak eskuragarri jartzen ditu herritarrek eta lurraldeko eragileek parte-hartze espazioetan, baliabideetan eta prozesuetan parte hartu dezaten, eta gure lurraldeko iritzi eta ikuspuntu aniztasuna kontuan hartzen dela berma dadin. Horretarako, honako premisak zehazten dira:
    • Eragile garrantzitsu guztiei zuzenduta dago: erakunde publikoak, partaidetza elkarteak eta erakundeak, politikak eta zerbitzuak eskuratzen dituzten pertsonak, enpresak eta eragileak eta Bizkaiko herritarrak.
    • 360º-ko baliabideak eskaintzea, herritarrak eta eragileak batzeko espazio fisikoak eta birtualak barne, hala, herritar guztiek edozein unetan eta lekutan, beraien beharretara egokituta parte hartu ahal izatea erraztuz.
    • Ohiko moduan parte-hartzen ez dutenen eta ekarpenak eskuratzeko garrantzitsuak direnen partaidetza erraztea.
    • Hizkuntza eta metodologia egokitzea partaidetzaileetara, profil ezberdinetako iritziak jaso nahi baditugu (parte-hartze prozesuetan irakurketa errazeko eta ulermen argiko irizpideak gehituz).
  4. Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarren partaidetzako ereduan aurreikusitako parte hartzeko organo eta espazio formalek zeregin bereziki garrantzitsua dute, izan ere, lan egiten duten sektoreei buruzko ikuspegi kualifikatua eskaintzen dute. Arrakastatsuak diren erakunde sozialek eta pertsonek partaidetzan, espazio horiek balio handia eskuratzen dute, eta, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketa sustatzen da, izan ere, espazio horiek osatzen dituzten erakundeek eta taldeek, Bizkaiko gizarte zibilaren aniztasuna eta aberastasuna islatzen dute. Partaidetza hori errazteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, organo eta espazio egonkor horien zuzendaritza eta koordinazio sailen bidez, horiek ondo funtzionatzen dutela zaintzen du eta horietan, kasu bakoitzeko erreferentziazko gizarte sektoreek partaidetza anitza izatea bermatzen du.
  5. Partaidetzako organoak eta espazioak beste parte hartzeko ekimen espezifiko batzuekin osatu beharko dira; horiek, partaidetza prozesuetan eratzen dira, eta horiei esker, gizarte eztabaidak hornitzen dira eta iritzi eta proposamenen ordezkaritza eta aberastasun handiagoa lortzen dira.
  6. Bizkaiko Foru Aldundiak, ordenamendu juridikoarekin bat eginez, bere eskumen guztien titulartasun osoa mantentzen du; eta, horrez gain, ezartzen dituen erabakien eta eskumenen egikaritzearen eta kudeaketaren arduraduna izaten jarraitzen du. Horrek esan nahi du, zenbait egoeretan, kontrako ebazpena eman dezakeela herritarren partaidetzako prozesuen eta horietan sortzen diren ondorioen inguruan. Baina hori egiteko, arrazoiak eman behar ditu beti, xehetasunez adieraziz zeintzuk diren kontrako ebazpenaren oinarriak

Eredu horrek guztiontzako prozesuak hedatzea ahalbidetzen du, gertukoak izango direnak eta inor ere kanpoan utziko ez dutenak. Hori guztia, erantzukizun publiko eta politikoarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarren partaidetza ereduan ezarritako partaidetza baliabideen eta prozesuen ezaugarriak hauek dira:

  • Anitzak eta irekiak

    Bakarrik aniztasun horretan dago sekula entzuten ez diren pertsonen iritziak inplikatzeko gakoa.

  • Inklusiboak

    Pertsona eta interes talde garrantzitsuen proposamenak jasotzeko baliabideak eta dinamikak kontuan hartzen dira.

  • Irisgarriak

    Informazioa, herritarrek ulertzeko moduan eskuragarri jartzen da.

  • Gardenak

    Alorrari buruzko adostasunak eta desadostasunak eta horiek lortzeko erabilitako baliabideak zehatz-mehatz adierazten dira. Baita partaidetzaren bidez lortutako ondorioak ere.

  • Kolaboratzaileak

    Eragileen arteko lankidetza eragiten da, Bizkaiko gizartera iristeko baliabideak eta bitartekoak erabiliz, eta saihestuz esfortzuak eta bitartekoak bikoiztea eta ezinbestekoak ez diren baliabideak erabiltzea.

  • Eredua ezartzen dute

    Izan ere, ekimen partaidetzaile ona dira, diseinuan eta ezarpenean eraginkortasuna eta efizientzia oinarritzat hartzen direlako.

  • Eragileak eta eraginkorrak

    Ekimen partaidetzaleek hartzen diren erabakietan duten benetako inpaktua ikusgarri egitea ahalbidetzen dute.