Partaidetza-eredua

Partaidetza modu askotan uler daiteke. Horregatik, garrantzitsua da erakunde publiko batek partaidetza-eredu finko bat izatea, nolabaiteko "gizarte kontratua", edo parte-hartzea sustatzeko edo bultzatzeko moduen konpromisoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako eredu propioa du. Partaidetza ulertzeko gure modua da. Hauek dira ereduaren elementu nagusiak:

  • Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen politikak, programak eta zerbitzuak hobetzea, gizartea zeregin publikoetan inplikatuz, hala, Bizkaiko garapen jasangarrian sakontzeko.

  • Lurraldeko herritarrei eta eragile garrantzitsuei zuzenduta dago, horiek, Bizkaiko politika publikoetan beren ezagutzen, irizpideen eta esperientzien aberastasun guztia gehitu nahi dutelarik.

  • Erakundearen eta erakundea ordezkatzen dutenen erantzukizuna kudeaketako oinarrizko printzipioa da.

  • 360º-ko parte-hartze baliabideak, pertsona guztiek leku guztietan eta edozein unetan parte-hartzea errazteko.

  • Gardentasuna eta kontu emateak parte-hartzeari lotutako printzipioak dira.