Partaidetzarako organo eta baliabideak

Bizkaiko Foru Aldundiak partaidetzarako organo, espazio eta baliabide egonkorrak ditu, eta horiek dira parte-hartzea errazteko bitarteko iraunkorrak. Organo, espazio eta baliabide horiek foru sail guztiak barne hartzen dituzte, eta Bizkaiko herritarren eta enpresen oinarrizko beharrei lotutako sektore alorrak barne hartzen dituzte.

Organo eta baliabide horiek ezinbestekoak dira Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza-politikarako, 2 arrazoi hauengatik:

  1. Espazio horietako taldeek eta erakundeek Bizkaiko gizarte zibilaren aniztasuna eta aberastasuna ordezkatzen dute.
  2. Gizarte erakunde eta pertsona entzutetsuek parte hartzeak espazio horiei balio handia ematen die, eta, horrenbestez, foru aldundiaren kudeaketa goraipatzen da, jorratzen diren sektore alorretako ikuspegi kualifikatua eskaintzen delako.

Partaidetza hori errazteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, organo eta espazio egonkor horien zuzendaritza eta koordinazio sailen bidez, horiek ondo funtzionatzen dutela zaintzen du eta horietan, kasu bakoitzeko erreferentziazko gizarte sektoreek parte-hartze anitza izatea bermatzen du.

Organo, espazio eta baliabide egonkor horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren Partaidetzaren Mapan jasota daude.

Hona hemen organo, espazio eta baliabide egonkor horietako link-ak: