OGP EUSKADI izeneko proiektua

Bizkaiko Foru Aldundian uste dugu erakundeen lankidetza ezinbestekoa dela pataidetzaren alorrean ezagutza sortzeko, konpartitzeko eta eskuratzeko. Horregatik, aldundian, Euskadiko eta nazioarteko sareak eta proiektuak sustatzen ditugu eta horietan modu aktiboan parte hartzen dugu.

Aldundiak esku hartzen dituen ekimenetatik garrantzitsuena OGP Euskadi izeneko proiektua da. Proiektu horren esparruan, Erakundeen arteko 2018-2020 lehen plana martxan jarri da, Euskadin gobernu irekiaren alorrean aurrera egiteko. Hori guztia, gobernu irekiaren nazioarteko aliantzaren kide gisa egin da.

Herritarrekin batera sortutako plana da, eta gaitasun eraldatzaile altua duten 5 konpromiso barne hartzen dira. Konpromiso horiek gizarte zibilaren lankidetzarekin ezartzen ari dira eta erakundeen arteko hiru mailen arteko koordinazioa ezarri da, eta, hori guztia, gobernu irekian ezinbestekoak diren erronkei erantzuteko, honako hauei, hain zuzen ere:

  1. Kontu emateak, agintaritza planen bidez
  2. Open data Euskadi eta Linked Open data
  3. Euskadiko herritarrek parte hartzeko Ilab-a
  4. Open Eskola: herritarrentzako eskola irekia
  5. Integritatearen euskal sistema