Bizkaiako Foru Aldundian

2022(e)ko urtarrilaren 14(a) 09:53

Hilaren amaiera arte izango da aukera Berdintasunaren aldeko Zirgari sarietarako hautagaitzak aurkezteko

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k elkarrekin sustatzen dute pertsonen eta erakundeen berdintasunaren aldeko lana aitortzen duten sarion zazpigarren edizioa. Martxoaren 7an emango dira Zirgari sariak, Bilboko BBK aretoan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan.

Zirgari Sariak.

Aurten hiru kategoriatan banatuko dira sariak: ohorezkoa, proiektua eta erakundea.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k zazpigarren urtez emango dituzte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zirgari Sariak. Hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.

Aurten hiru kategoriatan emango da saria: "Ohorezkoa" (pertsona fisiko bati edo gehiagori), "Berdintasunaren aldeko proiektua" eta "Berdintasunaren aldeko erakundea". Pertsona edo erakunde interesdunek berek proposa ditzakete hautagaitzan, edo beste batzuek egin proposamenok.

Honako helbide honetara igor daitezke hautagaitzak: berdintasuna@bizkaia.eus, honako esteka honetan deskarga daitekeen inprimakia betez: https://bit.ly/Zirgari22Formulario. Beste esteka honetan kontsulta daitezke zehazkiago oinarriak: https://bit.ly/Zirgari22Bases.

Oro har, honako printzipio hauek aitortzen dituzte sariok:

  • Indarkeria matxista desagerraraztea, ekintzaren, prebentzioaren, sentsibilizazioaren eta/edo erreparazioaren bidez.
  • Balioen aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta soziala.
  • Bizitzaren jasangarritasuna, antolaketa sozial erantzukidea, denboraren erabilera berriak eta erantzunkidetasuna.
  • Hezkidetza

Gainera, "Berdintasunaren aldeko proiektua" kategorian, besteak beste, honako alderdi hauek baloratuko dira: zer garrantzi duen proiektuak emakume eta gizonen berdintasunaren eta emakumeen eskubideen arloan, haren elementu berritzaileak, zer eragin duen inguruan eta harren jarraitutasuna. 'Berdintasunaren aldeko erakundea' kategoriaren kasuan, berriz, honako gai hauek ere baloratuko dira: zer lotura duen erakundeak berdintasunaren aldeko lanarekin Bizkaian, zer eragin duen eremu horretan, eta erakunde gisa arlo horretan dituen erronkak.


Argazkiak